Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean…

Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean… –

«Hausnarketa eta ekintza jarraitzeko, dena galduta dagoela iduritzen zaigunean»
(Simone Weil filosofo frantziar « l’enracinement » testuak  inspiratutako saioa).

.

Simone Weil (1909-1943) da filosofo frantziar bat sailkaezina.   Platonikoa, estoikoa, Marxen ezagutzaile eta kritikari zorrotza, antikolonialista, eta, beti ahuleneen defendatzaile sutsua. Hausnarketa teorikoak ez zitzaizkion nahiko, nahi zituen absolutuki errealitatean egiaztatu eta praktikan esperimentatu.

Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean...Ezagutua da adibidez,  urte bat metalurgiako lantegietan pasatu izanagatik.

Haren filosofia gure egoera politikoan baliatzeko, haren  ezaugarrietarik hiru bakarrik kontuan hartuko ditugu momentuz.

Lehenik, erranen dugu egiaren bilaketa zela harentzat ezinbesteko exigentzia bat, beste ororen gainetik jartzen zuena. Ezin zuen bere bizitza imaginatu ere  bilaketa hura oinarrian jarri gabe.

Bigarrenekorik jarriko dugu «arimaren beharra» deitzen zuen nozioa.

II. mundu gerlan, Inglaterran,  De Gaulle generalaren ondoan zegoelarik idatzi zuen  «L’enracinement»  bere testu famatua nun  ikus daitezkeen  arimaren behar horiek, esplikazio eta guzi.

Direlako arimaren beharrak arraro samarrak eginen zaizkigu. Izanere, «égalité eta liberté» klasikoen ondoren beste batzuek, «ordre», «hierarchie» edo «châtiment» harrituko gaituzte, batez ere dakigularik anarko-sindikalista ohi baten ganik etortzen direla.

Hala hula laburbildu nahian, ausartatuko  nintzateke hauxe erraitera : Egiazko komunitate batek,  bere kide  guzieri eskaini  behar lizkiekeen bizi-baldintzak direla, ezpiritualki eta materialki duinki bizi daitezen.

Azkenekorik,  ohartuko gara  lehentasuna teorikoa eta praktikoa   emaiten diola gehiago « obligazio » nozioari eskubidearenari baino.

L’enracinement testuaren hasieran, argi zioenez bezala, eskubide bat ez da ezer, ez bada aurrean talde bat  edo behintzat norbait eskubide hori aitortu eta errespetatu nahi duena, ez bada norbait eskubide hori bere obligaziotzat hartu nahi duena.

Obligazioak besteen aldera dira bainan badira gure buruaren alderakoak ere.

Horregatik, munduan, bakar-bakarrik biziko  litzatekeen gizakiak ez luke gehiago eskubiderik, aldiz, bete beharreko obligazioak geldituko litzaizkioke oraindik, alegia, bere buruaren aldekoak.

.

Gure egoera politiko etsigarria ikusi ta, zer inspira liezaguke Simone Weilen pentsa moldeak?

Euskal nazio osoa arrisku haundiko egoera batean baldinbadago, Simone Weilek bezala egia lehenesten duen batek daki kinka kritikoan dela Iparraldean. Independentziarako borroka politikoa hil ala bizikoa da.

Egia bilatzen duen batek ez daki noiz eta zer izanen den borroka horren konklusioa. Amets saltzaile eta kontsumitzaile guzien kontra, badaki denborak gure aurka diharduela eta behin betikotz  galtzea ere posible dela.

Orduan, maite dugun Herriaren suntsiketaren aurrean, independentziarako borroka politikoa jarraitzea justua da, hau da gainera egiazko adorea, bainan, hau egin behar dugu. gure burua enganatu gabe irabazteko ditugun xantzen gainean

Bainan zer gerta ere, euskal sentimentua oraindik gelditzen zaienentzat, euskal komunitate bizi batean sustraiurik bizitzea, Simone Weilek bezala, arimaren beharraren mailara igo lezakete.

«L’enracinement est peut-être le besoin le plus important et le plus méconnu de l’âme humaine. C’est un des plus difficiles à définir» dio Simone Weilek «le déracinement» deitutako bigarren atalaren hasieran

Komunitatea aipatzen duenean ez da indibiduo pilaketa bat, baizik eta, hizkuntza, kultura eta gure aurrekoek transmitituriko  ondare kultura partekatzeaz gain, ezin ekidinezko akats guziekin, zerbait, organikoagoa nun ezinbesteko eta arrazoizko solidaritate bat ere dagoen lanean eta baldintza ekonomikoetan.

Bainan hau «arimaren beharra» baldinbada guretzat, boterea dutenek aitortzen diguten eskubide ote da? Ez. Noiz aitortuko dute ? Ez dakigu. Aitortuko dute sekula ? dudatzea da onena.

Hala eta guziz, bederen arimaren behartzat senditzen duguno, gure buruaren alderako obligazio bat  gelditzen zaigu.

Erronka teorikoa eta praktikoa  da zer asma eta egin  daitekeen, Estatu demokratiko kolonial baten pean, euskal estruktura sozio ekonomiko duinak sortzeko, independentziarako borroka politikoa segituz, bainan  Euskal herri osoko  autodeterminazio egoera politiko bat beha egon gabe.

Espero dut, ene saio kaskar huni esker, «L’enracinement» Simone Weilen  testu hau  irakurtzeko gogoa emanen dutala oraindik erabat etsiturik ez direnei eta  amor eman nahi ez dutenei.

Espainolez itzulia ere aurkitu daiteke «Las raices» tituluarekin Trota argitaletxean.

Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean… Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean… Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean…

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

21 pentsamendu “Dena galduta dagoela iduritzen zaigunean…”-ri buruz

  • “Arimaren beharra”, esperantza baino gutxi gehiago geratzen denean barrura begiratu besterik ez zaigulako geratzen, garenera, sustraietara. Horregatik da garrantzitsua kulturaren belaunaldiz-belaunaldiko transmisioa, oinarri sendo baten finkatzea, modek eta asmakizun berriek ez gaitzaten hara eta hona ibili bururik gabeko oiloen gisan. Ondo izan!

  • Benat Castorene 2018-12-25 10:01

    Lerro hauetan, entseiatzen gara arrazoikatzen euskal gizartea aspaldian desartikulatua eta infiltratua den egoera baten aurrean.
    Oztopatua eta ukatua zaigulako belaunaldien arteko transmisioa ez da gehiago posible. Aspaldi danik.
    Kolonisazioaren prozezu suntsitzailea burutzen ari da eta
    Opa duzun transmisioa, arimaren behartzat jo dezakeguna, ez da existitzen eskubide bezala nehork ez digulako aitortzen.
    Gure buruarentzako obligazio da, dudarik gabe.
    Nola efektiboa egin?

  • Benat Castorene 2018-12-25 18:51

    Ez da nahasi behar, gehiegi egiten den bezala, Simone Weil (1909-1943) gure filosofoa, eta, Simone Veil (1927-2017) abortuaren legea bozkaarazi zuen Frantziako ministro ohia.

  • Atzo gauean zure textua irakurri eta gau osoan buruan bil-bilka iduki nuen ohatzean…
    Ez dakit “kolonizatzaile” izen hori egokia den gaur egun. Sarri irakurtzen dut ZuZeun, eta duda sortarazten dit. “Etnozida” eta gisako hitzak baztertu egin beharko genituzkeen ustean nago…
    Beno, nire iritzi xumea baizik ez da.
    Eguberri on deizuela guztioi !!!

  • Benat Castorene 2018-12-25 22:09

    Eguberri on zuri ere Txirkun
    Zure aldetik, nola definituko zinuke kolonizazioa?

  • Nire iritzia emango dizut, apal-apalik, eta ez arrazoi osoa dudalakoan…

    Beharbada, gure egoera ez genuke planteatu behar dikotomia hau eginez:

    indijena autoktono vs. kolonizatzaile suntsitzailea

    Beharbada Gandiaga poeta ez zen arras xuxen mintzo zioelarik: “erdaraz egiten duten guziek ez digute euskaraz egiten uzten”. Gehixko iduri zait hori.

    Nahi ala ez, uste dut gure patua euskara + erdara (gaztelania, frantsesa) dena batera mintzatzea dela. Dena batera. Eta gauzak zintzoki adierazteko, uste dut gaztelania gabe ezin izango nintzatekeela bizi. Hori da nire egia gordina.

    Nik bizitzeko behar dut gaztelania, euskara bezainbat. Eta horrek ez lidake nire gaueko loa eragotzi behar.

    Euskaldun guziok behar genuke hirueledun izan, eta ahal bezain ongi ikasi euskara + gaztelania + frantsesa. Hortik aurrera elkarren arteko harremanak sakondu eta elkarrengandik aberastu…

    Baina, esan bezala, iduripen hutsa da nirea. Ez naiz egiaren jabe. Makur egon naiteke.

  • Txirkaun, egia da erdara nahitaezkoa dugula gehienok bizitzan eta ondorioz horren parte dugula hein handi batean. Errealista izan nahi duenak hori onartu behar du halabeharrez. Baina errealista da jabetzea ere guzti hori akulturazio, kolonizazio eta, finean, etnozidio-prozesu luze baten ondorio dela. Euskaldunok horren jabe ez bagara, hots, menperatu-herria garela ukatzen badugu, jada garaituak gaude, eta zuk planteatzen duzun etorkizun hirueledun hori asko jota euskararen desagerpen-.aurreko azken atal motz bat izango da. Euskara eta euskaldunok biziraun dezagun, ezinbestekoa dugu herri hezigaitz menderaezinaren jarrera berreskuratu, gutxienez bakoitzaren barne-jarrera militante moduan. Errege germaniar guztiak ahalegindu ziren baskoiak menderatzen Recciariotik hasita Wamba arte, eta beti jarraitu zuten bizirik erresistentzian. Esango nuke hori dela gure benetako patua, bekatua eta penitentzia: erresistentzian biziraun.

    PD: Milesker Benat SW filosofoa ezagutarazteagatik.

  • Oierrekin ados.
    Txirkun, planteatzen duzun hori da euskara museoratzeko biderik laburrena.
    Española ezinbestekoa zaigu mendebaldeko euskaldunoi, eta frantsesa are gehiago ekialdekoei. Mendebaldekoek frantsesa (ekialdeko “euskaldunekin”) ikastea, edota alderantziz, euskararen ordezkapen prozesua (oso aurreratuta dagoena) burutzeko modurik onena litzateke.
    Bizitzeko española/frantsesa gero eta gutxiago, eta euskara gero eta gehiago behar izatea da euskaldunok herri izaten jarraitzeko modu bakarra. Elebitasun (are hirueletasun) INPOSATUA, euskaldunok desagerrarazteko tresna bikaina.

  • Oier eta Juanmari:
    gutxi-gorabehera pentsa dezaket zuen barnean zerk dirakien… Neuk ere batzuetan zuen antzeko ikuspegia harten baitut ! Ipuin sufi zahar bati jarraikiz, nire gogo urduria askotan txepetxaren antzera mugitzen da! Badakizue: zuhaixka gainean naizelarik batzuetan hiriari, polis-ari so nago, eta orduan buztana oihanari, tribuari erakutsi behar. baina berehala itzultzen naiz, eta orduan tribuari kantatzen diot, polis-ari bizkarra emanez.
    Aspaldi honetan halaxe nabil, batera eta bestera.
    Nago, ez ote dudan behingoz hiria besarkatu beharko, urduritasun hauek bazterrean utziz. Hiria bere ondorio guztiekin besarkatu eta kito! Datorrena datorrela!

    Baina zaudete lasai : niretzat balio duenak ez du zertan zuentzat on izan!

  • Lagunok: Oraintxe goian idatzi dudan hau ahantzi ezazue. Ala, ez daukat gai hauen inguruan katramilatzeko batere gogorik. Ahantzi ezazue, eta eutsi zeuonari lasai. On degizuela eta zorte on. Ez dut euskaldunekin eztabaidan ibili nahi.

    Eguberri on.

  • Harrigarria da ezker abertzalean eta bere inguruan gero eta indar handiagoz hedatzen ari den mezua, euskararen garrantzia gutxietsiz eta pairatzen dugun akulturazio-asimilazio egoera ontzat emanez, “aniztasuna” edo “akordioa” bezalako lau pezetako berbekin mozorrotuz. EAJrena bagenekien, zaharra da, baina ezker abertzaleak ere salgai jarri ditu oinarririk oinarrizkoenak?
    “Hauek dira gure oinarriak; gustuko ez badituzue, baditugu beste batzuk ere”???

  • Herri bati, Goebelsek egiten zuen bezala, hainbeste aldiz, egia moduan, zazpiak bat dela gure “marko naturala” kontatu diotenean, gezur borobila hortan bizitzea ohitutzen da. Salgai jarri dituzten gure oinarrik oinarrikoenak zazpiak-batezale eta sabinianismoa orokorrean izan dira eta jarraitzen dira izaten, batzuk nabar estatalismoz mozorratuak. Bi estatu inperialistek gure Estatua 21 zatietan puskatu dizkigute. Gure lana, puzzlea berreraikitzea da.

  • Peru_Gabiriko 2018-12-27 18:46

    Bi estatu inperialistek gure Estatua 21 zatietan puskatu dizkigute. Gure lana, puzzlea berreraikitzea da.

    Aizu, freud. Ez dut ulertzen zure esaldi hau. Ez dakit zer arraio diren 21 puska. Aber, esplikatu dezakezu piska bat? Zer da puzzlea berreraikitzea?

  • Peru, urlertzen dut zure ulermengabea, errua ez da zurea kolonozizaioaren efektua eta haren ondorioak bultzatzen dituzteneen baizik. Puzzlea berreraikitzea 21 puskaekin bukatzea da eta bat berreskuratzea. Hots, indar okupatzaileak gure lurraldetik neutralizatu eta bota, gure Estatua bat eta bakarrera berritzultzera. Puskak, fabula hori kontatu digutena (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, “Nafarroa”, Lapurdi, “Behe nafarroa” eta Zuberoa) baino gehiago osatzen dituzte gure lurraldeak. Frantzia eta Espainaren eskutik (Batikanoa ahaztu gabe) zatitu dituzten gure lurraldeak orain denominazio hauekin ezagutzen dira: Gironde (33), Landes de Gascogne (40), Pyrénées Atlantiques (64), Lot et Garonne (17), Tarn et Garonne (82), Gers (32), Haute Garonne (31), Hautes Pyrénées (65), Arriège (09), Andorra, Lleida, Huesca, Zaragoza, La Rioja, “Navarra”, Soria, Burgos (zati bat), Cantabria, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Ongi kontatu ez gero 21 ateratzen dira. Haiek dira lapurtu dizkiguten lurraldeak. Lucien Bonapartek edo sabinianismoak asmatu zutena asmakeriak besterik ez dira. Pausu hontan, hemendik hirurehun urte, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bakarrik geratuko zaizkigu gure “imaginarioan”. Buelta dezagun errealitatera.

  • Peru_Gabiriko 2018-12-28 00:48

    eeeeh? zer da zikili-zaltza hau , montatzen ari duzuna? ez dizut ezer ulertu !!

  • Benat Castorene 2018-12-28 09:27

    Freuden ateraldi sutsuak emanen dit debatea bueltatzeko hasierako testura.
    Funtsera eta zer zen, Simone Weil lagun, testuak adierazi nahi zuena ?
    1. Errealitatea arretaz eta adorez begiratzean dela hausnarketaeta ekintza justu guzien ezinbesteko abiapuntua.
    2. Iduritzen zaigularik, zorigaitzez edo gure faltaz, dena galduta dagoela, justuena eta ederrena dela borroka areagotzea gure buruaren alderako obligazioak betetzeko, gure arimaren beharrak asetzen ahalegintzeko.
    3. Problema zela borroka existentzialista hau ondo asmatzea praktikan emaiteko.
    Freud iduritzen zait zu norabide kontrakoan abiatzen zarela.
    Zuk diozun « errealitatea » ez da egiazko errealitatea. Gainera ez digu ezertarako balioa. Ez hausnartzeko, ez ekiteko.
    Aipatzen dituzun eremu horiek aspaldiko denboran behar bada proto- euskaldunez populutuak izan baziren ere, orai frantses peto petoz populutuak dira eta utzi behar ditugu beren frantsestasuna bizitzera. Zibilizazioak eraldatzen edo hiltzen dira. Erredikulua da bestela pentsatzea.
    Egia erran zure joera “inperialista”, errekonozimendu falta edo gose ulergarri batek eragindua, zabaldu samarra da gure Herrian bainan kontraesaten du erabat euskara gure politikaren zentroan jartzeko gure nahia.
    Bainan zure maila horretarainokorik bakan ikusi dut… ala gutaz trufatzen zara ?

  • Gure arazo politikoa sustraiatik analizatu behar da. Aipatzen duzunean “utzi behar ditugu beren frantsestasuna bizitzera” ahultasuna handia ikusten zaitut non auto-estima politikoa ere oso ikututa ikusten zaitudan. Frantsestasun hori lokatzako hankak ditu. Nola Frantzia ez den nazio bat, Estatu artifiziala eta totalitarioa baizik bere jarraipenak epe muga du. Aipatu ditudan eremu horiek Nabar kultur politikoaren urbilago daude Frantziaren baino. Zuzenbide Pirenaikoaren urbilago erromatarren baino, normala den bezala. Horregatik ez dut ulertzen zure postura galtzailea, eta nola zapalduari inperialista deitzen diozun eta inperialistei pleitesia ematen eta bere frantsestasunean bizi dezaten guri lurraldeak lapurtu ez gero. Nonbaiten auto-gorrotoa ikusten dut zure argudioetan non zapalduta zure etsaia bihurtzen den.

    Nik esan behar nuena esan dut eta nire aldetik amaiera emango diot honen eztabaidari Arthur Shopenhaueren esaldi batekin: “Egi handi guziek hiru etapa zeharkatzen dituzte: lehenik, guziz ridikulizatuak izaten dira. Ondoren kartsuki erasotuak eta azkenik, betidanik ebidentzia bat balitz bezala aitortuak.” Beraz, izan untsa.

  • Beñat Castorene 2018-12-28 11:59

    Freud; jaunan, zure baimenarekin nik ere konklusioan parte hartu nahi nuke:
    “…eremu horiek Nabar kultur politikoaren urbilago daude Frantziaren baino…” erraiten duzularik territorio frantses horiei guziei buruz behintzat ( lot et garonne, haute pyrennees… eta abar) , ametsa hutsetan zabiltza, Arthur Shopenhauerek berak erranen zizuen.
    Iratzar zaite.

  • Beñat Castorene 2018-12-28 12:02

    Barkatu:
    Freud jauna esan nahi nuen.
    Bihotzetik urte berri on

  • Baita zuri ere bai, urte berri on, bihotz bihotzez eta onkï jïn Nabar Estatura.