Euskaldunen lip duba

Ez dakit nola, baina gaur izan da, goizeko bederatziak eta hamarretan, beste ehunka korrikalariekin batera izerditan, euskararen aldeko oihuak eta irrintzi artean. Orduan konturatu naiz. Begiak ireki zaizkit. Guk, euskaldunok, badugu gure lip dub-a. Duela 31 urte AEK-ren eskutik sortua. Hamaika egun irauten du, 2.500 kilometro segidan, etenik gabe, gau eta egun, alaiena, ñabarrena, sentituena. Hemen bertan, gure herriak eta hiriak zeharkatzen dituena. Korrika, munduko lip-dubik ederrena… eta luzeena.

Gora Euskal Herria euskalduna!

NTAzMw==

Irudia | korrika | korrika | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Euskaldunen lip duba”-ri buruz

  • Eta hariari tiraka, Korrika bezalaxe, lip-dubaren izen globalik ez duten arren, zer dira gure herri eta hirietako jaietako txupinazo masibo, espontaneo, koloretsu, indartsu, zaratatsu zein musikaz betetakoak gure lip-dub jatorrizkoak baino?

  • […] zen atzo Donostia. Geurean Arantza San Sebastianek kontatu bezala, Korrika lip-dub ederra da. Milaka lagun euskararen zabalpenaren alde korrika, goiz arratsalde edo gau, asteazken ala igande […]