Korrika 2011, Quilometros 2075

2011ko Korrika horrelako irudikatu zuen Olariagak joan zen asteazkeneko Berrian. 

NTAyNA==

Agian Beasainen ez da horrelakorik gertatuko, baina bai Gasteizen. Euskarazkoen aldean gaztelaniazko elkarrizketa gehiago entzun nituen Korrikan. Hobe esanda euskaraz gutxi entzun nuen, asko mututu egiten baitira. Azalpen asko dituen paradoxa handia Korrikan gaztelaniaz egitea (euskaraz jakinda noski).

Mezu baikorragoa dakar, ostera, Wazemank-ek orain dela bost urte inguru egindako bromak: Hala bedi!

 

HTML Kodea

Irudia | Zakilixut | Olariaga | Creative Commons By SA

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

2 pentsamendu “Korrika 2011, Quilometros 2075”-ri buruz

  • … eta Bilbon, eta Irunen …

    Azalpenak azalpen, nik oraindik ez dut ulertzen halako ekitaldi hain esplizituki euskaltzalean euskaldun bat erdara ederrean nola ari daitekeen bere koherentziarekin tupust egin gabe.

    Portzierto, oso ona bideoa!

  • Ni ere koherentziari eustearen aldekoa naiz, baina besterik ezean, begiraiozue alde onetik, Korrikak euskaldun arizaleon, euskaldun noizbehinkakoen eta euskaltzale erdaldunen baturaren INDARRA erakusten du, kopuru potoloa oso nabarmena eta bisuala baita. Eta espero dezagun indar eta trinkotze horrek bultzatu egingo dituela aho txikiaz maitatu egiten dutela dioten horiek gure hizkuntza gehiago ikastera eta, batez ere, une oro ARITZERA. Baina inkoherentziak, egunero eta zientoka, bizirik gauden seinale?