Errealitateak ez du efektu berezirik behar
10.000 hildakotik gora, eta 16.000 desagertuta. Zenbakiak hotz dira giza dramak azaltzeko. Bideo honetan igartzen da kamararen atzean daudenen ikusminetik ezinerako bilakaera. Edo agian beste sentimendu batzuk izango dira, nolanahi ere, Japoneko tsunamiak eragin duena ikaragarria da.
Ikusmina. Kezka. Urduritasuna. Aztoramena. Beldurra. Ezinsinistua. Ikara. Itxaronaldia. Estutasuna. Tristura. Aluzinazioa. Negarra. Isiltasuna. Izua. Etsipena. Txundimena. Arriskua.Laguntza. Bihotz asaldatua. Ezina.
Irudia | Kanagawako olatua | Katsushika Hokusai | Creative Commons By SA