Fukushima bai, baina Txernobil ahaztu gabe
Txernobilgo eta Fukushimako desastre nuklearrak parekatu dira, Ukrainako zentralaren erreaktoreak leher egin zutenetik 25 urte bete direla baliatuta eta Fukushimakoa puri-purian egonik. Ana Galarragak, zientzia.net atarirako egindako artikulu batean dioenez, desberdintasun nabariak, baina antzekotasun batzuk ere badituzte bi kasuek: “izatez, bata eta bestea ez dira berdinak; ez istripuaren abiapuntuan, ez ondoren hartutako neurrietan, ez komunikazioan. Baina puntu berberen gaineko gogoeta piztu dute biek. Izan ere, orduan bezala orain, nagusiki hiru gairen inguruan bildu dira eztabaidak: segurtasuna, gardentasuna, eta industria nuklearraren etorkizuna.”
H orregatik da baliotsua hemen paratu dudan Shevchenkoren bideoa. Txernobil, denborak denbora eta garapenak garapen, orain Fukushiman gertatzen denaren aurrekari izan zelako.
Informazio gehiago:
Fukushimako eta Txernobilgo ereduak parekatu zituen Pello Zubiriak ere, artikulu honetan.