Suedia: Munduko herrialde feministena eta 3. postuan bortxaketei dagokienez

Suedia: Munduko herrialde feministena eta 3. postuan bortxaketei dagokienez –

Suedian, zerga altuak eta zerbitzu publiko onak dituzte. Gizarte sozialista eta demokratikoaren onurak lortu ditu. Emakumearen eskubideak gehien bermatzen dituen herrialdea da munduan. Herrialde feministena da. Hala ere, munduan bortxaketa gehien dauden 3. herrialdea da, Hegoafrika eta Bostwana ondoren. Nola da hau posible? Ez da harrigarria?

Azken urteotan, datu kezkagarriak agertu dira. Suediako bortxaketa tasa oso handia da. Auzo askotan, autoak erretzen dira, lapurretak daude, poliziak erasotzen dituzte eta hilketak daude.

Bestalde, Suedian “zuzentasun politikoa” muturreraino eramaten dute. 1980 hamarkadatik asilo eskubidea eta immigrazioa onartzeko munduko estatu eskuzabalena izan da. Politika hau gero eta hedatuagoa izan da, 2015eko errefuxiatu krisian topera heldu arte. Inork baino atzerritar gehiago jaso zuen (biztanleko), batez ere 3. mundukoak. Baina horrek gizartean eragindako eztabaida eta aurkakotasunaren ondorioz, politika aldatzea erabaki zuten eta atzerritarren sarrerari mugak jartzen hasi ziren.

Delituen kopuruak gora egin du azken urteotan. Bortxaketena oso adierazgarria da. Izan ere estatu feminista garatuena den herrialdean, mundu mailan, 3. okerrena da bortxaketen arabera. 100.000 biztanleko 70 bortxaketa inguru, Hego Afrika eta Bostwanaren atzetik. Estokolmo “Europako bortxaketa hiriburu” deitzen dute.

Delituak eta atzerritarrak egotea erlaziorik badu? Beno, Suedian, tabu denez, eta politikoki ez zuzena, komunikabideek eta politikariek ez dituzte datuak argitaratzen delitu-egilearen jatorriaren arabera. Are gehiago, kasu askotan ezkutatu egiten dituzte. Baina gizartean oso zabaldua da uste hori eta erakunde independenteek erlazio hori mahai gainean jarri dute.

BBCko erreportajea:

Egoera hau, Euskadin eta Europako beste herrialdeetan oso antzekoa da.

Beraz, eztabaida kalean dago. Bortxaketarik badago, bortxatzailearen datuak argitaratu behar dira? Adina, bortxaketa gertatutako tokia, bortxatzaileak egindako mina… adierazi behar da. Baina bere jatorria? Aditzera eman behar da?

Horrek lagundu ahal du emakumeen aurkako erasoak gutxitzen?

Pertsona batzuek diote ez dela datu hori eman behar, giza talde konkretu bat ez “estigmatizatzeko”. Baina, demagun, albistean, bortxatzaileak 25 urte dituela esaten dela. 25 urtekoak “estigmatizatzen” dira?

Suediako parlamentuan (Riksdag), laster, hauteskundeak izango dira. Badirudi egoera honetaz gehien hitz egiten duen alderdi batek (SD) gora egiten jarraituko duela.

Bideo honetan, Suedian dagoen etorkin batek, egoera salatzen du. Angry Foreigner du izena:

Zer gertatuko da etorkizunean?
Suedia: Munduko herrialde feministena eta 3. postuan bortxaketei dagokienezSuedia: Munduko herrialde feministena eta 3. postuan bortxaketei dagokienez

7 pentsamendu “Suedia: Munduko herrialde feministena eta 3. postuan bortxaketei dagokienez”-ri buruz

  • “Bortxaketa gehien dauden” edo “Bortxaketa gehien salatzen den” herrialdea? Ez baita gauza bera.

  • Suedian ia beste inon baino bortxaketa gehiago egotearen arrazoi nagusia:
    Suediako legeak beste inon baino zorrotzagoak direla (emakumearen defentsan), eta leku askotan bortxaketatzat hartzen ez dena Suedian bai kontsideratzen dela.

  • Bortxaketak zeintzuk egiten dituztenen datuak ematea garrantzitsua da. Bortxaketak egiten dutenen artean ezaugarri berberak dituen taldea badago, talde horri neurriak jartzeko aproposena da datuak horiek argitaratzea.

    La manadako kasuan denetarik ikusi genuen (sare-sozialetako argazkiak, whatsappeko elkarrizketak…) beraz bidezkoa litzateke beste bortxatzailen edo delitugile arriskutsuen informazioa kaleratzea.

  • Estadistika ofizialetan Espainiako Erresuma emakumeentzako munduko herrialde seguruenetako bat da, Frantziako Errepublika atzerago baina postu onean dago. Euskal Herriari buruzko daturik ez dago afera honetan, baina jokatuko nuke gure ezaugarri kulturalengatik munduko herrialde onenetakoa dela emakume jaiotzeko. Euskal emakumea beti izan da inartsua eta errespetatua gizartean, inguruko beste lurretan baina gehiago behintzat.

    Hala eta guztiz ere, komunikabideetatik gizon zuri heterosexualak munduko gaitz guztiez kulpatzen dituen narratiba bat ari da errepikatzen gau eta egun, garen bezalakoak izateagatik barkamena eskatu beharko bagenuke bezala. Bitartean Herria arrotzez betetzen ari zaigu, eta bertako ezkerrak, “salbai ona”ren topikoa bere eginda uste du etorri berri guztiak gizalegez portatuko direla. Ezin errealitateatik urrutiago egon. Gure herrietan izan diren azken bortxaketa, hilketa eta eraso gehienen erantzuleak atzerritarrak izan dira alde handiz, eta komunikabideek, baita “gureek” ere, ezkutatu egin dute.

    Herriak egia jakin behar du, utzi egia ezkutatzeari!

  • Aitzol Azurtza 2018-09-07 03:38

    Suedia munduan bortxaketa mailean hirugarrena izatea ez da sinesgarria. Agian gertatzen diren bortxaketak gehien salatzen direneko herrialdia izan liteke.

    Ahaztu al zaigu Afrikan (edo beste gatazka armatu askotan) bortxaketa kolektiboak arma tresna bezala erabiltzen dituztela? Ahaztu al zaigu Kongon eta Aintzira Handien inguruetan gertatzen ari den gerlak (badarrailako) milioika hildako eta inork ez dakien emakume kopuru handiaren bortxaketa eragin dituela?

  • Amonamantangorri 2018-09-09 06:26

    Bitxia iruditu zait “Tío Blanco Heteroren” bideo bat iturri bezala jartzea.
    Badirudi gizon hau ospetsu egin dela youtuberren artean. El Mundon elkarrizketak, eta abar.

    Ez dut esan nahi hura aipatzea gaizki iruditzen zaidanik, izan ere, neroni ere kanalera harpideturik nago.

    Esate baterako, Espainiako Ley Integral contra la Violencia de Génerori buruz neuzkan zenbait iritzi, erabat progre eta politikoki xuxen, pixkanaka kolokan jarri zaizkit, TBHren bideoen eta hark aipatutako iturrien ondorioz.

    Jakina, ez zait dena gustatzen bere pentsamendutik. Ez zait batere gustatzen TBHk Jordan Peterson autolaguntza sasifilosofo kontserbadore yankia aipatzea bideo bakoitzean, hain zuzen, bideo honetan bezala; bai, ordea, erakargarriak eta kitzikagarriak iruditzen zaizkit ezker-kulturako sektore batzuei egiten dizkion kritikak.

  • Ez galdu kritikotasuna, ezta politikoki zuzena ez izatearen beldurragatik ere. Ez onartu inork esatea nola pentsatu behar duzun.
    Falaziez eraikitako iritzi orokortuen aroan gaude. Horiek identifikatzea da gaur egungo borroka handienetako bat.