[Txiorik Onena] 2018ko 28. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 28. astea –
Urteko 28. astea ere utzi dugu atzean, Sanferminekin batera.
Asteon, zazpi txioko sortan jorratutako gaiak hauexek dira: izen arrotzak eta atzerritarrak, entsaladak eta euskalkiak, katuak eta uda; baita Sanferminetako entzierroak ere.
Joan den asteko sortatik, @jozulin atera da garaile, @joxe eta @koldotxu txiolariekin izandako lehia estutik.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Okindegi batera sartu naiz. Dozenaka ogi klase eta guztien izena gazteleraz. A, ez, batek “baserry” izena zeukan.
— Maite Berriozabal (@maite_ber) 2018(e)ko uztailaren 8(a)
Ezin entsalada eder baterako tomate eta tipula bana nahikoa direla dioen jendeaz fio, nola ba!? pic.twitter.com/7f290APRx7
— Eli Pagola (@Pagola_Eli) July 9, 2018
Batua eta euskalkiak da gure Star Wars saga.
— txerren (@txerren) July 9, 2018
Uda
(azalpen grafikoa) pic.twitter.com/9lLfn2NhKM— mikel ayllon (@maikoxki) July 11, 2018
Lizarrako katu berria. pic.twitter.com/AEqdJptPmK
— Koldo Castañeda (@koldocas) July 12, 2018
Zezenik gabeko sanferminak irudikatzen. Oraintxe konturatu naiz guztiz egingarriak eta asegarriak liratekeela unai-entzierroak. pic.twitter.com/sZSLx2uoWM
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) July 13, 2018
Euskaratik ezin urrunago bizitzea Euskal Herrian + nire “guiri” itxura = komeriak denda batean:
– Hau eta hau, faborez.
– Eeehh…packing? Do-youu…want? (plastikozko poltsa seinalatuz)
– Ez, ez,lasai.
– Fivee…ten.
– Tori.
– Thank you 🙂
– Zuri?#ahobizi meets #belarriready— Maialen Sobrino (@Maia_lehen) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
–Egun on, barkatu: astopistarako sarrera urrun dago? pic.twitter.com/LAeHnPfSC8
— Jordi Jozulin //*// (@jozulin) July 7, 2018