Animalien lekuan bagina

Animalien lekuan bagina –

Edo alderantziz, animaliak gizakiak bezala. Horixe da Barbara Daniels irlandar artistak egin duen irudimen ariketa. Animaliekin dugun harremana eta portaerari buelta eman eta horrela, ispilu aurrean jarri gaitu gizakiok.

Eta emaitza ikusita, egia esan, egin dituen marrazki batzuk hotzikara eragiten dutela onartu beharra dago.

“Domination over Man” deituriko sailak hausnarketa bultzatu nahi du. “Eta animaliekin dugun harremanari buelta eman eta beraien tokia hartuko bagenu? Zelan sentituko ginateke beste espezie baten menpeko bagina?”, dio Barbara Danielsek. Eta eztabaidarako abiapuntu gisa, gizakiak ustiatzen dituzten animaliak marraztu ditu: zezen plazan, foei gras fabrikan, ehizan…

Animalien lekuan bagina

Mundu Mailan, FAO Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, 60.000 milioi ugaztun eta hegazti akatzen dira, eta 90.000 milioi itsas animali.

Gehienetan, jarduera industrialaren baitan izaten dira akabatze hauek, animaliek paira dezaketen sufrimentua inondik inora kontutan hartu gabe.

Halakoetan, etekin ekonomikoari baino ez zaio begiratzen; eta guzti horregatik jarri nahi izan gaitu artistak animalien lekuan, edo beste modu batean adierazte aldera, zapaldutakoen larruazalean.

Hartara, ezinbestekoa izango zaigu hurrengo galdera hauei jaramon egitea: “Zergatik du jendarte industrializatuetan horren garrantzia txikia animalien sufrimenduak? Zergatik jotzen ditu gizakiak menpekotzat gainontzeko espezie guztiak?”.

Animalien lekuan bagina