Athletic eta Alderdi Popularra, bueltako partida
Athletic eta Alderdi Popularra, bueltako partida –
Athletic futbol taldeak Gure Esku Dagoren giza katea babestu zuela-eta, erabakiak batzuei azkurea eragin ziela; horixe irakurri genuen orain aste pare bat ZUZEUn bertan. Adibide bezala Borja Semperren txio bat zekarren artikuluak, Irungo politikaria tematua ibili baita erabakitzearen alde burututako azken ekitaldi erraldoiarekin, ernegatu samar.
Bada zurigorrien erabakiari aurre egin eta kontraerasora jo du orain Alderdi Popularrak -Athletic Euskal Herriko ikurretako bat dela dio, denok batzen gaituena-, azpira ekarri dizuegun bideoarekin:
??Este mes uno de nuestros símbolos, el #Athletic, fue utilizado por su directiva para apoyar la autodeterminación. Este es nuestro particular homenaje a todos los que desean que lo que es de todos no se utilice para dividirnos. Que el fútbol siga siendo fútbol.#EuskadiNosUne pic.twitter.com/sJFZUR5Ef8
— PP Vasco (@PPVasco) June 23, 2018
Ikus-entzunezkoa hasieratik bukarara jarraitzen duenak onartu beharko du popularrek, honakoan, sasoian dagoen talde sendoa jarri dutela jokoan, hain da bizia bideoaren erritmoa, hain zirraragarria bertako kontaketa; “futbolak futbol izaten jarrai dezan”. Athleticek kontu sozial eta politikoetan parte hartzen duen lehen aldia balitz bezala!