Ehun mila esku
Ehun mila esku –
Ekainaren 10eko giza katea iragartzeko Gure Esku Dagok plazaratu zuen bideoklipak, Aneguria eta La Basu rap kantariak zein makina bat dantzari protagonista dituena, 50.000 ikustaldi izateko bidean da Youtuben.
Beste horrenbeste behar ziren 201,9 kilometroak eskuz esku lotzeko, eta gaur bertan jakin dugunez, bete dira aurreikuspenak; “100.000 lagunen langa gaindituko du giza kateak”. Biharko denok prest?
.
Zergatik joan giza katera?
-
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeen honetan, herritar guztiok ezinbesteko giltza garelako.
-
Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki eta demokratikoki erabakiko dugun ziklo berri bat ireki nahi dugulako.
-
Gure eskubideak eta erabakia defendatuz eta egikarituz, etorkizun hobe batera jauzi egingo dugulako.
-
Epe luzerako elkarbizitza eraikitzeko, erabakiak batu egiten gaituelako.
-
Elkarri eskua emateko milaka arrazoi ditugulako.
-
Herri gisa jarduteko eta guztiok bat egiteko garaia delako.
-
Galdu ezin duzun esperientzia ahaztezina izango delako.
-
Herri libre batean zoriontsu izan nahi dugulako.
-
Hemen zerrendatzen diren arrazoiak baino askoz ere motibo gehiago dituzulako.
-
Etorkizuna zu zarelako.