“Gidoirik barik jarduteko gogoa neukan, eta Cortésekin egin liteke”

NDUwMA==

“%80a, 90a, batzutan ehuneko ehuna… Diego Cortés apur bat ernegatzen duen arren, asko dauka inprobisaziotik”, dio Albert Plak azken aldian eskaintzen ari diren zuzenekoei buruz. Orain hile bi elkartu ziren “eszenatokira gidoirik barik ateratzeko gogoa neukalako berriro; eta, egia esanda, Diegogaz hori egin daiteke”. Sabadelleko musikariaren arabera, “bururatzen zaizkizun kantak joan zaitezke kantatzen, eta zu jarraitzeko gai da bera”.  

Cortésen guitarra “botoretsua” omen da ikuskizunaren motorra: “Horren inguruan istorioak kontatzen joaten naiz ni. Egia esan, oraindik ez dakit zelan egin dugun; publikoaren eta lekuaren araberakoa ere izaten da emaitza”.  

Musikari biek txikitatik elkar ezagutzen dute. Orain 15 bat urte Cortésen Jaleo taldeagaz ikuskizun bat prestatu zuten. Ondoren, ere “erdi inprobisatutako, erdi zelan jakin bako” kontzertuak egin izan dituzte elkarrekin.

Elkarrizketa irakurtzeko

Irudia | Albert Pla | Albert Pla | LGPL

AbadiƱon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Zer duzu buruan ““Gidoirik barik jarduteko gogoa neukan, eta Cortésekin egin liteke””-ri buruz

  • Susana Mujika Huergo 2011-02-21 15:43

    Bikain Pla eta Cortes ostiralean Elorrion,. ezpainak irribarre batekin margotu nahi dituenarentzat erabat gomendagarria.Hurrengo bisitaren zain orain.