Euskarazko Internet Eguna

Euskarazko Internet Eguna –

Euskarazko Internet Eguna ospatuko da bihar, maiatzak 17, Donostiako Miramon parke teknologikoan. Ekimena Puntueus fundazioak eta UEUk antolatu dute, “10.000ra goaz, bazatoz?” lelopean.

Aurten zer?
Urtero bezala, maiatzaren 17a Nazioarteko Internet Eguna ospatuko da mundu osoan. Euskal Herrian PuntuEUS Fundazioak antolatzen duen ekitaldia bihurtu da eguneko erreferentzia. Aurten ere festa egin eta euskarazko Internet aldarrikatuko dute bildutakoek hirugarren urtez jarraian. Horrez gain, euskarak ingurune digitalean duen egoera eta erronkak ezagutuko ditugu.

Errekonozimenduak
Euskararen egoera Interneten ez da uniformea eta tokiko egoera soziolinguistikoak ere baldintzatzen du. Interneten ere euskarak baditu arnasguneak, .EUS domeinua adbidez. Horrez gain, badira herri aktiboak, Interneten ere lehen hitza euskaraz egiten dutenak. Internet egunean bi herri sarituko ditugu:

  • Munitibar: Webguneko euskara gehien duen herria.
  • Aulesti: Domeinuko .EUS gehien duen herria.

Euskarazko Internet Eguna
Mugikorrak euskaraz
Iazko Euskarazko Internet Egunean aurkeztu genuen Lehen Hitza egitasmoa. Aurten mugikorretan jarri dugu fokua eta euskaraz eskuratu daitezkeen mugikorren azterketa egiten ari gara. Izan ere, mugikorren erabileraren areagotzeak euskarazko nabigazioaren jeitsiera azkartu du.

Ekitaldian, erabilea datuez gain Lehen Hitza Mugikorrak proiektua aurkeztuko da. Web aplikazio honen bitartez euskaraz eskuratu daitezkeen mugikorren markak eta modeloak kontsultatuko dira.

Datuak biltzeko erabiltzaileen laguntza ezinbestekoa eta erraza da, Lehen Hitza mugikorretarako aplikazioa deskargatuta eta automatikoki datu hauek jaso eta eguneratzen dira: mugikorraren marka eta modeloa eta euskaraz jar daitekeen ala ez. Bide batez, aplikazioari esker mugikorra euskaraz jar daiteke!

10000ra GOAZ. Bazatoz?
Domeinuari dagokionean .EUS komunitateak jomuga berria du eta Euskarazko Internet eguna baliatuko da kanpainaren aurkezpenerako. ‘10000ra goaz, bazatoz?’ lelopean 10.000 domeinu lortzea litzatekeen arrakastarako bidea elkarrekin egiteko gonbita egingo dio PuntuEUS Fundazioak komunitateari.

Ekitaldia Miramon Parke Teknologikoan izango da maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan. Ospakizuna UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean izango da.

Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna!

Antolatzaileak: PuntuEus Fundazioa  eta UEU.

Eman Izena

Euskarazko Internet Eguna

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.