Historia dastatzeko aukera pil-pilean
Historia dastatzeko aukera pil-pilean –
Donostiako San Telmo Museoak maiatza eta ekainean zehar ‘San Telmo pil-pilean’ bisitak antolatu ditu euskal gastronomiaren historia ezagutzeko eta dastatzeko.
…
Lehen aldiz, gure historiaren, gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen dituen bisitak antolatu ditugu: bost zentzumenen bidezko ibilbidea eta gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa proposatzen dizugu.
Bost zentzumenetan zeharreko ibilbidea eta amaitzeko, Bokadon, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuren dastaketa.
Euskal kultura Euskal Herriko mahaietan jaten diren plateretan ere badago, alegia, bertako sukaldeetan egiten diren plateretan. Horregatik, gure kultura gastronomikoa definitu duten hamar mugarriren berri izatera animatu nahi zaitugu maiatzean eta ekainean.
Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka. Gaztaren usaina, gozoki eta likoreak, gatzaren testura, Jarana auzoan deskarga-garaian sortzen zen zalaparta, eta Altzoko handiaren dietaren aparteko irudia; amaitzeko, gure historian nabarmendu diren zaporeetan murgilduko gaituen dastaketa.
…
· Maiatzak 11, ostirala: gaztelaniaz
· Maiatzak 12, larunbata: euskaraz
· Maiatzak 25, ostirala: euskaraz
· Maiatzak 26, larunbata: gaztelaniaz
· Ekainak 1, ostirala: gaztelaniaz
· Ekainak 2, larunbata: euskaraz
· Ekainak 8, ostirala: euskaraz
· Ekainak 9, larunbata: gaztelaniaz
· Ekainak 15, ostirala: gaztelaniaz
· Ekainak 16, larunbata: euskaraz
· Ekainak 22, ostirala: euskaraz
· Ekainak 23, larunbata: gaztelaniaz
· Ekainak 29, ostirala: gaztelaniaz
· Ekainak 30, larunbata: euskaraz
19:00 (90 min.) 15 €
ZATOZ GURE HISTORIA DASTATZERA!
[…] zuzeu.eus/historia-dastatzeko-aukera-pil-pilean informazio gehiago […]