Bezero bereziak
Bezero bereziak –
H Aldur txiolariak tabernako zerbitzaria behar du ogibidez izan, nekez sailkatuko lituzke bestela hamazazpi bezero mota. Txio kate baten bidez eman ditu bakoitzaren ezaugarriak, eta sailkapena leiho honetara ekartzea otu zaigu, bitxikeria gisa. Taberna honetan nik aurkitu dut nire burua; eta zuk?
Bezero bereziak, haritxoa. Ekarpenak ongi etorriak dira.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero musikaria: txanpona barra gainean kolpatuz musikaren erritmoa jarraitzen duena. Barra egurrezkoa bada, kañeroaren kontra kolpatuko du.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero hartzai frustratua: zerbitzariari txistuka deitzen diona.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero daltonikoa: berdin dio zerbitzariak ilea urdina edo arroxa duen, edo burusoila den, rubio/rubia deituko dio BETI
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero runnerra: azkena sartu eta hartatua izaten lehena izan nahi duena, presaka beti.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Casper bezeroa: presaka eskatu ondoren bapatean desagertu egiten dena.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero zalantzatia: hartu nahi duena hamaika aldiz aldatzen duena, zerbitzariari beste hamaika buelta emanaraziz.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero argia: pertsiana erdi itxita, musikarik ez eta zerbitzaria errazten dabilela, itxita al dagoen galdetzen duena.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero sukaldaria: mahaian topatzen dun guztiakin, azukrea, papertxoak, pipazalak… katiluan “nouvelle cuisine” egiten duena.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Bezero zelataria: eskatzeko zai dagoela eta beste bezeroak hartatzen ari zean bitartian begirik kentzen ez dizuna.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Origamia maite duen bezeroa: musuzapi guztiak erabili eta txikitu ondoren mahaiean sakabanatuta uzten duena. Bezero sukaldariarekin batera ibili ohi da edo pertsona bera dira.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Dj bezeroa: taberna jendez lepo dagoenean hamaika abesti eskatzera gerturatzen dena.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Praktiketako bezeroa: bizitza ossssssoa kontatzen dizuna. Horrelako bezeroek sikologiako ikasketak balioztatzen dituzte.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Kutxazain bezeroa: 1’40€ xentimoko txanponetan emateko gai den bezeroa.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Mimosin bezeroa: etengabe eskutik/besotik heldu nahiean dabilena.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko azaroaren 27(a)
Autobus bezeroa: ordu erdi tabernan bakarrik egon eta zigarroa piztutzen dezun momentuan azaltzen dena.
— H Aldur (@h_aldur) 2017(e)ko abenduaren 27(a)
Bezero nostalgikoa: “ba nere herriko tabernetan hau kalitate hobegokoa/goxogoa/merkeagoa da ta jesukristoren kalizan ateratzen diate”.
— H Aldur (@h_aldur) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Bezero despistatua: beste bezero batekin zaudela ta pixka bat itxoiteko eskatu ondoren “baina zuk ez dakizu nor naizen?” esaten dizuna.
— H Aldur (@h_aldur) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)