Inaxio Perurena, dokumental bateko protagonista
Jon Garañok (80 egunean filma) egin du dokumentala ETBrako, eta Moriartik ekoitzi du. Inaxio Perurena Iñaki aitak 1987an erdietsitako marka berdintzen saiatu zenekoa kontatzen du, hau da 2009ko abenduan Asteasun 300 kiloko harria altxatzen ahalegindu zenekoa.
Iñaki Perurenak 1987ko Euskadiko Sei Orduetan lortu zuen 300 kiloko harria mendean hartzea. Semeak, Inaxiok, ordea, ez zuen lortu. Jon Garañok zuzendaria zenbait galdera erantzuten saiatu da dokumentalean: aitak erronka gainditu zuen; semeak, ordea, ez. Nola ekin zion Inaxio gazteak aurre egoera horri? Ba al zuen Inaxiok barre-barrenean aitaren pare jartzeko beharra?
Irudia | Inaxio Perurenari buruzko dokumentala | Moriarti produkzioak | Creative Commons By SA