Euskaldunak euskaldunen kontra?
Euskaldunak euskaldunen kontra? –
Pena ematen dit, irudi oso txarra ematen ari baikara, baina gauzak argitzeko ezinbestekoa da Pello Igeregi ELAko euskara arduradunaren erantzun hau hona ekartzea. Barka!
Baten bat harrituko zen LABeko zuzendaritzako kide eta Euskara Arduradun den Amaia Aurrekoetxeak Berrian idatzitakoa irakurtzean: ELAk Ondarroako udala erdaraz aritzera behartzen omen du. Ondarroako udalak bere langileei Lanpostuen Balorazioa egiteko txostena helarazi die. Balorazio hau egiteko euskaraz hizkera tekniko-juridikoa erabili dute. Langileak euskaldunak dira, baina ez dute bidalitakoa ulertzen eta horregatik udalari ulertzeko moduko testu bat bidaltzea eskatu diote, erdaraz bada ere. Udalak langileei esan zien 3 eguneko epea zutela idatziari ekarpenak egiteko, bestela ez zutela ezertarako aukerarik izango.
Hori egin zutenean ELAko ordezkariak oso argi utzi zion udalari hori norbanako langileen eskaera zela, idatzia ulertzen ez duten langileena, hain zuzen, eta ez sindikatuaren eskaera. Uste genuen udalak hori gure aurka erabiliko zuela, sakoneko eztabaida ekidin eta “zarata” egiteko, harritzekoa LABek erabili izana da.
Langileek prozesu honetan asko dute jokoan. Horrelako balorazio batean langileek benetan betetzen dituzten funtzioak definitzen dira eta hauen arabera ze soldata izan behar duten. Besteak beste, eginiko funtzioen definizioaren arabera langileren bat kaleratua izan daiteke (Ondarroako langile batzuek beldur hori dute), baina LABi horrek bost axola diola ematen du.
LABeko arduradunaren jarrera klasista, sektarioa eta manipulatzailea da. Klasista da neurri handi batean langileek duten hezkuntza mailarekin lotutako arazoa delako; goi mailako ikasketak euskaraz egin dituen langileak ez du arazorik horrelako txosten bat ulertzeko, euskara egunerokoan erabiltzen duen langileak, baina hizkera juridikoan trebatua ez dagoenak bai. Sektarioa da, norbera egiaren jabe egin eta inorekin ezer kontrastatu gabe “aurkaria” erasotzeko erabiltzen duelako (ELA administrazio eta enpresen aurrean antolatzen saiatzen da, ez beste sindikatuen aurrean). Eta manipulatzailea da errealitatea erabat desitxuratzen duelako, beti ere sakoneko eztabaida ekiditeko.
Pentsatu nahi dut Amaiak ez duela informazio guztia jaso Berrian idatzi aurretik. Hurrengo baterako, Amaiak badu nire telefonoa eta pozarren emango dizkiot eman beharreko azalpenak. Edonola, langileen egoera eta kezkak ezagutzea hasiera ona litzateke edozein iritzi eman aurretik. Eta beste egun batean, nahi izanez gero, euskara gaiarekin ELAk dituen kontraesanak eztabaidatuko ditugu. Asko ditugu, nik baino hobeto inork ez daki hori, baina kontraesan horiek gainditzeko asmo irmoa ere badugu, gure sindikatuan eta gure sindikatuarekin harremanetan euskaldun orok euskaraz bizitzeko eskubidea izan dezan.
Ez “gara” irudi txarra ematen ari, Unai.
Beste batzuk dira irudi txarra… ematen dutenak.
Joe, idatzi itzazue biok ELAren iruzkinak gazteleraz, para que nos entendamos todos.
Idatzi zeure benetako izen-abizenekin, para que nos enteremos todos…
Hatzak ilargira apuntatzen duenean, JJ Agirrek hatzari begiratzen dio.
Oso “ausarta” haiz, “gudari”.
“Euskaldunak euskaldunen kontra” ez da izenburu egokia, ” euskaldunak euskalkaitzen kontra” zehatzago izango litzateke.
Udaleko langileak euskaldunak dira, batzuk erdaraz aritzeko zailtasunak dauzkaten ondarrutarrak, euskara tekniko-juridikoa sekula landu gabekoak (iturginak, batxilergo ikasketak dituzte langileak…), goi mailako euskarazko ikasketarik ez dute eta bizi guztian (erdararen kolonizazioaren ondorioz) imprimas ofizialak erdaraz jaso dituzte. Orain kaleratuak isateko edo soldatak murrizteko arriskua dute, 3 egunetan egindako dokumentuari alegazioak egin ezean ez dituzte kontuan hartuko. Jarri bere lekuan eta esan zer egingo zenukeen
Gaixoak, urte mordo izan dituzte bakarrik hortan hobetzeko, baina agian udalean eginiko lana ez zien uzten. Preparatuak ez badaude joan daitezela pribatura lan egitera edo langebezira (aski da aitzakiekin) , nik ere medikua izan nahiko nuke, baina ez dut abagunerik izan tituloa lortzeko, ta nire ezjakintasuna ez da aitzaki mediku postua erdiesteko ez?En pin, gureak direnean zer erraz aitzakiatzen ditugun. Hobeto geundeke begiratu gabe, laguna, senidea…. diren edo ez. Langileak dira, lan bat egin beharrekoak, hizkuntza batzuk ulertu behar dituztenak…. ta prestatuta ez dagoena, ez luke inoiz postua erdietsi behar.
Nor tontotu den? Badakizu nor? Ondarroako udaletxean ELAk egin duena LABek, UGTk, CCOOek edo beste edozeinek egin izan balu kristorenak eta bi esango zituenak. Badakizu nork? Edozein delarik ere arloa, eremua, gaia, beti arrazoia daukala uste duen horrek eta denok men egin behar diogula uste duen horrek, dela beste sindikatuek, alderdiek, aldundiek, Jaurlaritzak edo NBAk. Egiten duela egiten duela, beti ondo egiten duen eta denok belauniko jarrita eskerrak eman behar dizkiogun horrek. Denen gainetik dagoela uste duen horrek. Gizajoa.
Aprobetxatu oporrak…
Saiatuko gara, baita zuk ere.
Horrelako pasadizo bat nork noren aurka eta zer asmoz erabiltzen duen alde batera utzita, bistan da hain ohiko dugun euskaltzaletasun falta. Udalak testu “zail” bat euskaraz bidaltzen badit, dagokiona ez da testu berori gaztelaniaz bidali diezadan eskatzea (gaztelaniak ez du zaila erraz bihurtzeko milagroa egiten nik dakidala). Dagokiona da testua hartu eta sindikatuko abokatuarengana jotzea aholku eske. Gertakariaren salaketa, batetik zilegi izan behar da, mingarri gerta daitekeen arren, eta bestetik maltzurkeriarik eta bestelako asmo ezkuturik gabekoa. Horrela bakarrik izan daiteke euskararen onerako. Orain arteko iruzkinak irakurrita ez du ematen bide horretan dabilenik.
Niretzat gakoan eman du Hartsuagak. Nik uler dezaket, Pellok esan duen moduan, kolonizazioaren ondorioz langile hauek inprimakiak gaztelaniaz eskatzea. Uler dezakedan bazala zenbaiti hori gaizki iruditzea, nahiz eta ez konpartitu. Iritzi desberdinak egon daitezke, eta ados ez jarri ere bai. Niretzat kezkagarria dena da LABeko zuzendaritzak erabaki izana artikulu hori idaztea (idatzi duen moduan gainera), nire ustez ELAren irudia zikintzeko asmoz. Elkarlana nahi badugu, ezin dugu halakoetan erori eta gero sare sozialetan mokoka ibili. Are gutxiago zuzendaritzatik. Eztabaidatu nahi badugu, publikoki, egin dezagun modu eraikitzailean eta zintzoki. Hobe izango da guztiontzat.
Ziurrenik testuinguru horretara sindikatutik bultzatu beharrekoa hori zen. Onena langileak trebatuta egotea litzateke, edo, horren alteran, idatzia (kalitatea murrizteko gabe) langileen mailara moldatzea. Eta guztietan aukera onena, idatzia trukatzen hasi aurretik, langile eta udala, euskaraz eztabaidatuta, adostasuna batera iritsi izana, ta ondorengo idatzizko prozesu guztia inolako mehatxurik gabekoa izatea.
Ta ELA eta LABen arteko eztabaida termino hauetan egin bagenu ere askoz eraikitzaileagoa litzateke.
Erabat ados
Potzen naiz eztabaidari beste tonu bat ematen asmatu dugulako. Horrela bai. Mila esker guztioi!
Ulertzen ez dena da LABek ELAri kargu hartzea tono hortan gainera. Ondarroako Alkatetza LABena da hala?
Horretan ados.
Unai, ELAren irudia, eta LABena, eta PPrena eta Aita Santuarena, ez du zikintzen edo garbitzen jokaera jakin bat kritikatzeak, baizik eta gertaerak berak. Zuk Areatzan uretara jauzi egiten baduzu itotzen ari den pertsona bat salbatzera, alferrik esango dute nahi dutena sare sozialek, alferrik kritikatuko, mundu guztia konturatzen delako zuk egin duzuna txalogarria dela. Alferrik saiatuko da inor zure «irudia zikintzen». ELAko afiliatuek -ikusten dudanez sindikatuaren babesarekin- Ondarroan egin dutena txalogarria, edo onargarria, edo balekoa, edo ulertzekoa, edo lotsagarria, zer den, hori bakoitzak erabakiko du, ez LABen balorazioaren arabera. Nire irudiko, zuei mina eman dizuena da gertatuakoa publiko egitea, ez besterik. Igual oso oker egongo naiz.
Nik lehenengo Berriako gutuna irakurri dut. Gauzak gaizki egiten ditugunean onartu eta barkamena eskatzen dugu. Ez zen lehen aldia izango, ezta azkena ere. Baina Pellok kontatu digu gauza benetan nola izan den, hain justu berak idatzi duena. Nire ustez Amaiak kontatzen duena eta Pellok kontatzen duena ez dira gauza bera. Nik hala ikusten dut behintzat. Eta Amaiarenari ez diot asmo onik ikusten. Zuen ustez Pellorena asmakizna da? Horren kontra ezin dut ezer egin. Normalean gaizki egiten ditugun gauzak onartzeko, gaizki egindakoa dela dakigunean, ez dugu arazorik izaten. Esan bezala egin izan dugu, eta egiten jarraituko dugu. Ederki ezagutzen ditugu gure muga eta gabeziak.
Beti ízaten dugu aitzakiaren bat, beti. Eta diot izaten dugu, ni nerone ere taldean sartzen baitut. Baina, hori bai, harrapatzen banaute ez naiz santokristo asmatzen hasiko ene okerra zuritu nahian. Eta hori egin du ELAk.
Ez da aitzakia kontua.
Ondarrun gertatutakoa gertatzen da egunero milaka lantokitan. Baita UEMAkoak diren beste udal batzuetan ere. Idazkari erdalduna edota alkate edo zinegotzi erdal-elebidunak dituztenetatik hasita.
Administrazio lanetan zuzenean lan egiten ez duten langile gehienek arazo handi samarrak izaten dituzte euskarazko testu gehienekin. ELAko afiliatuak izan edo LABekoak izan, askoz hobeto konpontzen dira erdarazko testuekin, euskaldun gehienak bezala bestalde. Hori da bizi dugun errealitate tristea. Baita UEMAko udal askotan ere.
Amaia Aurrekoetxearen artikuluak ez du zer ikusirik euskararekin. Hala balitz, artikulu andana idatzi beharko luke bere sindikatuko bertako langile eta ordezkari askoren jokabidea gaitsetziz. Artikuluak beste helburu bat zeukan, argi eta garbi.
Nondik atera duzu euskaldun gehienen datua, mesedez? Eskerrik asko
Rafa, hori hala da, zoritxarrez. Alfabetizazio eza dela, hizkera juridiko-teknikoaren berezko zailtasuna dela… en fin, arrazoi asko medio euskaradun askok hobeto ulertzen dute testu idatzi bat gazteleraz edo frantsesez. Baina soluzioa zein da? Ba inondik inora ez Ondarruko hori, baizik eta nire ustez oso ondo azaldu duena Juan Inazio Hartsuagak, bai hari honetan bertan eta bai gai honei buruz paraleloan doan bestean.
Agian arazoa dute euskarazko testuekin ta ez gaztelaniazkoekin (askok hauekin ere dituzte), euskarazkoak alboratzen dituztelako gaztelaniazkoak eskatuz? Ta horrela nola ikasiko dute? Nola egingo zaie errazagoa? Aitzakiak dira denak, lanpostu publiko batean bazaude, gauz hoiek ere euskaraz ulertzeko gai izan behar zara. Bestela ondo jarri duten moduan, ELAra jo dezakezu ta berak azaldu, gaztelaniazkoekin ere egiten da. Baina zer egin dute? Ba hori, gureak direnean aitzakiak non nahi.
Ez direla gauza bera, Unai? Zertan ez dira ba gauza bera? Desberdina, oso desberdina, Amaiaren tonua eta Pelloren tonua da. Amaiak gertaera bat kritikatzen du, esaten du zergatik -bakoitzak baloratuko du arrazoia daukan edo ez- eta punto. Ez dago irain bakar bat. Pellok ere bai, bere balorazioa egiten du, bere argumentuak erabili. Baina ñabardura batekin: «LABeko arduradunaren jarrera klasista, sektarioa eta manipulatzailea da» gehitzen du. Izorrai. Konklusioa begi bistakoa da, alferrik emango dizkiozue bueltak: ELA kritikatzen duena matxakatu egin behar da. Erantzun, kritikatu, kontradikzioak azaleratu, ez; matxakatu eta iraindu, sindikatu jainko jaun guztiaren erregearen jarrera bat kritikatzera ausartu delako.
Egia esan berriz ere erantzuna idatzi behar banu beste modu batean egingo nuke. Hau aurreko astean idatzi nuen, momentu hartan Amaiarekin idatzia Ondarroan modu anonimoan zabaltzen ari zen (uste osoa genuen udalaren kontua zela eta udala kritikatzen genuen), testu horren gainean egin ditugu aldaketak eta ezin zen idatzi bera erabili.
Arraioa Inazio!
Nor eta hi izango ELAri beste inor iraintzea leporatzen diona. Handia haiz gero.
Berori ere handia da, On Juan. Oso handia. Izugarria. Neurrigabea. Berorrek ere ez daki zenbat.
Ez gatoz bat, agidanez…
Beti pentsatu izan dut kostaldeko jendea, jende liskartsua dela. Arraunarekin ere horrela ibiltzen dira.
Faborez eta mesedez…
Langile horien erreakzioa ulergarria. Ez zuten testua ondo ulertzen, lanpostua dantzan, zer egin behr zuten?
Ulergarria ez dena da, gertakari guztiz arrunta dena ELAri eraso egiteko erabili izana. Kutrea oso.
Ez da bidezkoa LABek idatzi duen artikulua. Nire ustez honen atzean dagoena bi sindikatuen arteko gatazka kainita bat da. Euskalherrian sindikalismo abertzalearen hegemonian nor gailendu. Eta nahikoa da ikustea azken aldi honetan, azkeneko grebetan, ELAK hartu dituen jarrerak. ELA ezkertiarren artean ezkertiarrena! LABi leporatzen Jaurlaritzarekin negoziatu duela! Noiz ikusi da hori?
Ez , ez da ulergarria, horrelakoak ere gertatzen dira gaztelerazko testuekin ta ez dago arazorik, beraiek erraza zuten azalpenak ulertzea , pixkat saiatuz, ELAri galdetuz…. Lana arriskuan? Langile hoiek zenbat daramate lanean han azterketa baino lehen? Ta han euskaraz ere ez zituzten gauzak ulertzen? Azapenak gaztelaniaz eskatzen zituzten? Ba prestatuak ez daudela izango da, gaztelania menderatzen ez duten bezalakoek.
Jon, nik behin eta berriro defendatu dudana eta defendatuko dudana zera da: hegemonikoa izateak ez zaituela kritikaren kontra blindatzen. Ezin duela sindikatu batek, edo partidu batek, edo erlijio batek, hegemonikoa delako, patente de corso eduki. Beste kontu bat izango da kritika justifikatua den, tonua egokia den, momentu egokia… nahi duzun guztia. Hor eztabaida libre. Baina hegemonikoa izatea ondo kudeatu behar duzu, ezin zara jainkotu. Adibide bat jartzearren, Bizkaitik irten gabe. Denok dakigu zein den hemen alderdi hegemonikoa. Horrek esan nahi du zuk salatzen baduzu (hau ariketa teoriko bat da, eta berdin berdin egin daiteke ezker abertzalea nagusi den herri batean edo PSOE den batean) alderdi horretako zinegotziek ustelkeri kasu batean sartuta daudela, edo euskararen kontra ari direla, edo etxetik kaleratzeak bultzatzen, edo ibaia kontaminatu dutela… alderdi hori hegemonikoa delako zure kritikak ez duela tokirik? Ezin duzula haren kontra ezer esan? Blindatuta dagoela? Bada ez, inolaz ere.
Inork ezin du “patente de corso” izan, dudarik gabe. Guztiok gara kritikagai (are gehiago gehiengo nabarmena duzunean) eta ona da kritikak jasotzea. Nik ez dut inoiz defendatuko ezin zaigula kritikarik egin. Ulertzen ez dudana da aliatua den sindikatuko zuzendaritzak egin duena. Mobida asko ditugu leku askotan baina zuzendaritzak saiatu behar dira elkarlanerako giroa zaintzen eta horretarako aproposena ez da inora ez doan eztabaida publikoak piztea (esango nuke biok ateratzen garela galtzen), are gutxiago gertaerak desitxuratzea bestearen irudia ahal bezain beste zikintzeko asmoz.
Seguru asko ematen duena baino adosago gaude.
Ondo izan.
Beti ere, jakina, Ondarruko arazoko langileak elektrizistak, arotzak, igeltseroak, udaltzainak… badira. Hor hizkuntzaren ezagutza, are gehiago hizakuntza idatziarena, puntu baterainokoa izatea edozeinek ulertzen du. Ni eztabaidaren hasieratik premisa horrekin ari naiz. Deskuidoan administrariak badira orduan erabat aldatzen da asuntua, baina nik horren berri ez dut inon ikusi.
Pellok egin duen iruzkinean hau dio: “Udaleko langileak euskaldunak dira, batzuk erdaraz aritzeko zailtasunak dauzkaten ondarrutarrak, euskara tekniko-juridikoa sekula landu gabekoak (iturginak, batxilergo ikasketak dituzte langileak…).” Eta ulertu dudanagatik ez dira administrariak. Baina galdetuko dut.
Ederto
Hondo. Eta administraririk badago tartean barkamena eskatu belauniko LABekoei, eta jarraian hiru abemaria errezau burumakur.
Ea, eztabaida ondo dago, adostasun batera heltzeko asmoarekin bada. Kasu honetan eztabaida erasora degeneratu da, kaltea besterik ez dakar horrek denontzat. Bada garaia bakoitzak egindako akatsez ikasi eta gainerakoak larrutzeari uztekoa. Espero dut hurrengoan batzen gaituzten gauzen inguruko eztabaidak etxe barruan egitea, honela etsaiari muturren aurrean jartzen diogu eta gu banatzeko aukera.
Lortu dut informazioa. Esandakoak baieztatzea da, aloratuko diren lanpostu gehienak operarioenak dira: garbiketa operarioa, igeltsero ofiziala, ehorzle ofiziala, elektrizitate-instalazioen arduraduna, iturgin ofiziala, eskolazaina, kiroldegiko leihatilaria, kiroldegiko mantenimendu arduraduna, udaltzaina… postu hauetarako udalak PL1 eta PL2 eskatzen du.