1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat
Exporecerca Jove azokan –
1. saria eta ohorezko aipamena jaso ditu Sodupeko Maitane Alonso Monasterio gazteak Bartzelonan martxoaren 22tik 24ra ospatu den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan, elikagaien inguruko ¿Cómo conservar los alimentos y no morir en el intento? lanarekin.
2017ko Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez iritsi da Maitane aurtengo Exporecerca Jove azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du, han, beste behin, bere zientzia-proiektua aurkezteko.
Elikagaiak kontserbatzeko proiektu honetan bidelagun izan ditu gurasoak, familia eta hainbat enpresa.
Maitanek, saria jaso baino ordu batzuk lehenago, bere Exporecercako esperientziaren inguruan hitz egin zigun; hemen bideoa.