Anuptofobia: betiko bikotekide gabe gelditzeko beldurra
Anuptofobia: betiko bikotekide gabe gelditzeko beldurra –
Kaixomaitia.eus | Nagore Vega
Lehengoan artikulu batean honakoa irakurri nuen: badirudi, mendebaldeko herrialdeetan behintzat, inoiz baino “ezkongabe” gehiago dagoela. Fenomeno nahiko berria omen da, eta ez omen dago ondorio konkreturik. Zergatiak hainbat izan litezke: munduan gora egin du ondoeza emozionalak eta sentimentalak bizi dugun gizarteagatik; batzuek kontzienteki erabaki dute bikotekide gabe bizitzea, beste proiektu batzuetan zentratzeko; batzuk ez dakite zergatik ez duten bikotekiderik; beste batzuek harreman batetik bestera egiten dute salto, batekin gehiegi egon gabe; inguruneak gero eta egozentrikoago egiten gaitu; aukera ditzakegun pertsona kopuruak gora egin du baliabide teknologikoei esker, eta horrek batzuei erabakia atzeratzera bultzatzen die, eta hala ere, aukeratzean, galtzen ateratzen direla iruditzen zaie…
Esango nuke lehenengo arrazoiak baduela dezente egiatik. Ondoeza emozional eta sentimentalek gora egin dute, orokorrean. Ez gaituzte horiek kudeatzeko hezi. Eta bizi dugun munduan fobiak gero eta gehiago dira.
Asko dira maitemintzeko beldurra sentitzen dutenak. Korazak jartzen dituzte ez sentitzeko, ohartu gabe azkenean horrek ere min egiten diela. Izan ere, koraza horien babesa faltsua da. Denok dugu horrelakoren bat, gure defentsa mekanismoa dena, minaren aurkako ezkutu pertsonala. Normala izaten da, esperientzia txarrek eramaten gaituzte horretara, eta nahi dugun bakarra da ondo egon eta fuerte sentitu mehatxuen aurrean.
Zoritxarrez, askotan, koraza horiek sortu ondoren ez ditugu deuseztatzen. Gure bizitzaren kontrola har dezakete, altxatzen ditugun eta isolatzen gaituzten murruak dira: ez gaituzte sufritzeaz bakarrik babesten, edota ziurgabetasunetik, baita estimutik eta esperientzia sozialetatik ere. Ziur hau irakurtzean norbait etorri zaizuela burura.
Orain, gero eta ohikoa da kontrako fobia ere, justu guztiz kontrakoa dena: betiko bikotekide gabe gelditzeko beldurra. Izena ere jarri diote: anuptofobia.
Trastorno bihur daiteke
Gauza bat da beldurra izatea. Edonori pasatu ahal zaio burutik ez litzaiokeela gustatuko bere egunak bakarrik bukatzea. Ados. Baina noiz bihurtzen da trastorno bikotekidea topatzeko nahia?
Veronica Rodriguez psikoterapeuta da. Hainbat hedabidetan azaldu izan du zer den fobia hau: “Betiko bikotekide gabe gelditzeko beldurra”. Pentsa dezakete batzuk emakumeen trastornoa dela gehienbat, bereziki ordulari biologikoak (bai, ditxosozko amatasuna) bultzatutakoa, baina gizonek ere pairatzen dute. Adi egoteko deia egiten du: “Normala da amodioa topatu nahi izatea, eta bikotekide bat bizitzako proiektuak konpartitzeko; baina bakardade sentimendu horrek bizitzako gainontzeko alorretan ere eragina badu, atentzio eman behar zaio”.
Eta gero eta gehiago pasatzen da. Begiratu zuen inguruan…
Zerrenda bat egina du fobia pairatzen dutenek dituzten jarrerekin, lagungarria izan daitekeelakoan:
Irakurri Iruzkin osoa Kaixomaitia.eus en blogean https://goo.gl/z8wSps
Aragzkia: ????? ??????
PD: Aste honetan gure laguna den Aitziber Lasak, bikote harremanetan espezializatua den coachak, bikote harreman bat eduki nahi duen jendeari zuzenduriko inkesta bat zabaldu du coachin-eko proiektu baterako. Azpian duzue inkesta lagundu nahi badiozue.
Anuptofobia: betiko bikotekide gabe gelditzeko beldurra