Erriberan gezurretan
Erriberan gezurretan –
Goiko irudiko orria zabaldu dute Nafarroako Erriberan, jendeak euskarari beldurra edo gorrotoa izan diezaion. Erriberan, lan deialdi publikoetan, euskara sobera baloratzen omen da. Horren aurrean, Koldo Martinez politikariak esan du hori testuingurutik aterea dagoela, eta euskarari 2,7 puntu ematea ez dela sobera, batez ere kontuan izanik alemanak, frantsesak eta ingelesak 2 puntu ematen dituztela bakoitzak.
Baina hori ere ez da egia. Gaur arte (2018-2-28) egia dena da GOBERNU HONEK EZ DUELA INOIZ BALORATU EUSKARA ERRIBERAN, eta bai ordea alemana, frantsesa eta ingelesa.
Hona hemen Euskararen Foru Dekretu berria onetsi zenetik izan diren lan deialdiak, eta hizkuntzek ERRIBERAN izan duten balorazioa (gaztelania, betiere, nahitaez).
Informatikako teknikari izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Administrazio publikoko teknikari izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Gizarte langile izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Eskolazain izateko oposizio-lehiaketa:
Alemana, frantsesa, ingelesa: 2 puntu
Euskara: 0 puntu
Liburutegiko arduradun izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Berdintasuneko teknikari izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Ataletako eta bulegoetako buru izateko merezimendu lehiaketa:
Alemana, frantsesa, ingelesa: 5 puntu
Euskara: 0 puntu
Hezkuntzako ikuskatzaile izateko oposizio-lehiaketa:
Nafarroa osoan aritzeko lanpostua. EGA izateagatik: 0,1 puntu
E mailako lanpostuak betetzeko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Suhiltzaile-peoi izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Suhiltzaile-gidari izateko oposizioa: ez ziren hizkuntzak baloratu
Honen aurrean, oroitaraztekoa da Arartekoak Nafarroako Gobernuari egindako gomendioa: lan deialdietan ez daitezela atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratu.