Aitzol Atutxa aizkolaria, saria jaso eta triste etxera
Aitzol Atutxa aizkolaria, saria jaso eta triste etxera –
Aitzol Atutxa Gurtubai dimar aizkolaria Euskal Herriko txapelduna da 2014a geroztik, eta bere kirol lorpenak direla-eta makina bat sari jasotakoa da. Azkena, Deia egunkariak emana, herri kirolei zegokiona.
Egunkari bizkaitarrak herenegun banatu zituen Deia Kirol Sariak, Euskalduna jauregian eta Jose Manuel Monje, Onda Vasca irratiko kazetaria, aurkezle zela. Atutxarekin batera, beste asko izan ziren saritutako kirolariak, besteak beste Jon Rahm, Garbiñe Muguruza, Mikel Landa, Leire Etxaniz eta Oinatz Bengoetxea.
Saritua izan arren, baina, “triste” hartu zuen etxerako bidea Atutxak, txapeldun handia ez ezik euskaltzalea ere badenez, sari banaketan euskaraz hitz bakar bat egin ez zutela-eta. Horrelaxe agertu zuen aizkolariak berak, berotan idatzitako txio kate baten bitartez.
-HARIA-
SARITUA IZAN ETA ETXERA TRISTE ZOAZEN EGUN HORI”
Hasteko, pentsatu gabeko hitzak idazten ari naizela esan nahi dut, beharbada egun batzuk barru damutuko egingo naiz eta jada ez da atzera bueltarik izango.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) February 8, 2018
Atzo , “euskal kirolaren deia sariak” ospatu ziren eta bertan saritua izan nintzen. Eskerrikasko Deia eta epaimahaiko kideak.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Nondik datorren nire tristura? Gala honek euskeraz izan zuen bakarra bere izenburua izan zela. Oso gaizki Deia eta antolatzaileak. Ez dakit noren ardura den baina erantzuleren bat egon behar da seguru.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Batzuk izerdiz bi pausu aurrera ematen dituzten bitartean beste batzuek utzikeriaz hamar pausu ematen dituzte atzera.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Gaua aurrera zioan eta sarituak oholtza gainera igo eta jeitsi ari ziren euskarazko hitz bakarra batzuen izen abizenak izanik. Euskal hiztunak ere igo ziren baina beraientzat galderak ere gaztelaniaz ziren.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Nire txanda etorri zen eta nire galdera aurreko guztiak bezalaxe gaztelaniaz. Nire erantzuna ordea euskeraz izan zen eta horrelaxe egin genuen elkarrizketa. Galderak gaztelaniaz, erantzunak euskeraz. Naturaltasun osoz egin nuen.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Jendeak ordea ez dakit nola hartu zuen, baten batek aurkezle eta ikusleenganako errespetu falta zela esateak eta pentsatzeak ez ninduen haserretu baina bai tristetu.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Atzo egindakoaz ez naiz damutzen, ez nuen inor gaizki sentiarazteko asmoz egin, baina ziur nago ni bezalaxe aretoan zegoen jendearen artean tristura puntu bat sortuko zuela atzoko gauak.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Zorionak saritu guztiei, jarraitu zuen ametsak izerdiz betetzen.
— Aitzol Atutxa (@Atutxall) 2018(e)ko otsailak 8
Eskerrik asko, Aitzol! A ze aizkora-kolpeak! Zuzen-zuzenak. Biba hi!
Aitzol, eredu zara plaza barruan zein kanpoan! Segi egurra ematen!
Hi bai txapelduna, eskerrik asko euskaldunon partez!
Zorionak Aitzol! Segi horrela. Lotsa beraiei eman behar litzaieke, halakorik Katalunian ez zen gertatuko. Euskal erkidegoko gobernu honi bost axola hizkuntza beraien poltsikoak betetak dauden bitartean. Geroz eta erraztasun gehiago ematen dute gu eta gure hizkuntza zapaltzeko. Aupa zu ta zu bezalakoak!!
Aupa hi:
Askok hik bezala egingo bagenu…
Deia eta Noticias taldea, Radio Euskadi, ETB2, Onda vasca, Gara, Naiz… azken euskaldunak ERDALDUNTZEKO MAKINA bikainak dira.
Biba Aitzol!
Aupa Aitzol,
Eskerrik asko!
Eskerrik asko galderak euskaraz erantzuteagatik. Eredu zea. Nik ere bide hori hartu behar det. Biba zu!!
Zorionak Aitzol ! Euskaldunok beti ibili behar dugu “enfrentamendu” modu horretan jarrita gure hizkuntzan bizi ahal izateko. Ez da erraza etengabe borroka horretan eustea baina ezin dugu amore eman! Espero dut ez zarela damutuko eta harro egongo zarela. Ni behintzat harro nago zutaz. Ea gero eta kirolari gehiagok zure ereduari jarraitzen dioten!! Eta euskaldun guztiok baita ere…
Sua bezala zabal dezagun mezua, NI ERE AITZOL NAIZ !!
DEIAk asko du Aitzolengandik ikasteko.
Baina gu geu, egunerokoan ere kikildu egiten gara erdaldunen aurrean. Atzerritarrei ez badiegu esaten ezta agurrak, barkatu, eskerrik asko, lasai, barkatu… eta horrelakoak, nola hasiko dira ikasten, eurak??
Eta gure ordenagailuko programak ez baditugu euskaraz jartzen edo erosterakoan ez badugu hizkuntza baloratzen, ez gara nor DEIA bezalakoak kritikatzeko. Beraz, ohitura aldaketa integrala egin behar dugu. DENOK.
Eskerrik asko, Aitzol! Zu bezalakoak izango bagina euskaldunon laurdena, nola aldatuko litzatekeen egoera… Denok daukagu asko ikasteko zure moduko euskaldunengatik. Ni ere harro nago zutaz, Aitzol, eta ez zaitez aldatu.
Aitzol asko behar ditugu!! Mila esker!!
Harritzekoa Deiakumeen utzikeria norainokoa den!!!
Zorionak Aitzol! Hori duk bidea!