BAKOITZAK BERE IKUSPUNTUA DU
«Bakoitzak bere ikuspuntua du» dio
hilean 2700 jasotzen dituenak.
«Masaila sorbaldatik bereiziko dizugu» dio
hilean 682 irabazten dituenak.
«Bilatzen ez duelako ez du lanik…» dio
1500 jasotzen dituenak eta
«… ze lana egon badago» gehitzen du
710 irabazten dituenak, eta
710 irabazten dituen lankideak
modu txarrean jaurti dio
ROBERT DESNOSEN ERRETRATUA:
«Ikusi al duzu askatasuna
Berdintasunarekin oheratzen dela,
Zatar doa
Eta ez bada gogaitzen
itsasoko suge txikia
emango diogu
zeinak bere sorbaldak estaliko dituen
anaitasunaren Estatu Batuetan bezala»
682 irabazten dituenak singularreko
hirugarren pertsonarekin jarraitu du:
«mundua 1500etik, 682tik, 2700etik, 478tik edo
3500etik ikusten da, hori da bakoitzak duen ikuspuntua»
pluraleko lehenengoarekin oldartu da azkenik:
«Masailak sorbaldetatik bereiziko dizkizuegu».
[testu zati hau ezabatu irakurri aurretik…]
(«kontuak ez dira hain sinpleak» otu zaio irakurle bati,
bada, esaguzu zein den zure ikuspuntua,
«demagogia hutsa egiten ari zarete kontu honekin»,
ados, psikoanalisia zientzia dela onartzeko prest gaituzu,
450 sesioko, Onfray testigu)
[…testu zati hau ezabatuta irakurri duzu]
Péret Massonentzako zehaztasun ariketak
egiten ari zen, Ernst bibotea luzapenari ebakitzen
eta Gala errebolberra biratzen. Egun, jakina da
Plaza Berriko ahoak huts egiten zuela aldian-aldian,
orduan, ez zegoen hain argi eta oharpen oro soberan zen.
[…] andreas baader eta gudrun ensslin […]