Erosketa konpultsiboa edo erosteko adikzioa: zer da?
Erosketa konpultsiboa edo erosteko adikzioa –
Askotan, merkealdien garaian badaude ahal dutena baino gehiago gastatzen dutenak , baina badago biztanleen zati bat sasoi hau aitzakia bezala erabiltzen dutena denetarik eta edozein ordutan erosteko. Beharrezkoa baino gehiago erostea normala da, inguruko gizartea dela eta, baina aktibitate hau arriskutsua edo gaixotasuna bilakatu daiteke.
Jakitunek diotenez, erosketa konpultsiboa edo erosketa “grina” trastorno bat bezala definitu daiteke, funtsean, azaleko eta benetako beharrik gabe, berehala gauzak erosteko nahi asetu ezina delarik.
Transtorno honi antsietate eta urduritasun moduko sentimenduak lotzen zaizkio. Denboraldi lasai bat igaro ostean, pertsona errudun sentitzen da baina horrek ez dio eragozten berriro ere erostea, erosteko bultzaden kontrolik ez dagoelako eta ez delako desberdintzen desio eta beharrizanaren artean.
.
Erosle konpultsiboaren profila
Emakume askok, batez ere, arropa, apaingarri (etxerako) eta osagarriak (belarritakoak, lepokoak, eskumuturrekoak…) erosten ditugu, moda jarraituz askotan.
Edozein herri edo hiriko dendetan emakumeak dira nagusi, bai erosle zein saltzaile lanetan. Berez, emakumeak “eroszaleagoak” gara. Erostea eta estrenatzeak satisfakzio handia eragiten digu. Batzuetan, hirugarren eguna pasa ondoren, estreinatu dugun hori eramateak ez digu satisfakziorik sortzen.
Hau ez da zertan arazo izan. Baina bai, erosketa zaletasun izatetik obsesio izatera igarotzen bada.
Gizonak normalean praktikoagoak dira eta erosketa gutxiago baina baina garestiagoak egiten dituzte. Baina, jakina bestelako jarrera dutenak ere badaude.
Erosi, eroste hutsagatik bakarrik egiten duenak sufritzen du erosketa konpultsiboa, hots, erosten dutena ez dute inola ere beharrezkoa. Pertsona horren profila ludopaten antzekoa da. Erosle konpultsibo askorentzat, erosketak beraien familiaren inguruak ukatzen diena eskuratzeko modua da.
Transtorno hau pairatzen duen biztanle talde ohikoena emakume gazteena da, maila ekonomiko, kultural eta profesional altuekin. Erosketa grina 18 urterekin hasten da eta arazo bilakatzen da 7-10 urte beranduago, zor guztien pilakatzearen ondorioz. Gainera beste arazo batzuk agertzen dira: ez onartua izatearen sentsazioa, errudun sentitzea, mailegua lortzeko zailtasunak bikote eta familiarekin gatazkak…
.
Erosketa konpultsiboen Kausa/”Etiologia”
Erosketa konpultsiboaren kausa zehatza ez da ezagutzen, baina inguru profesionalean, gizarte kontsumistaren bizimodua edo gabezia afektiboak aipatzen dira .
Modu zehatzagoan, arrazoi nagusienak hurrengoak dira:
- Aldez aurretik ezaugarri psikologiko zehatza egotea ( kapritxosoa eta oldarkorra izatea, erosketekin antsietate maila oso altua izatea, etab.);
- Atsekabe edo insatisfakzio pertsonala;
- Erakarpena kontsumoaren estimuluengatik.
- Kontsumismo baloreak onartzea eta poztasuna, kontsumoa eta arrakasta batzen duten mezuak ontzat ematea.
- Autoestimu maila baxua eta norberarekiko segurtasun falta.
Erosketa konpultsiboa beste edozein portaera obsesiboaren modukoa da. Printzipioz portaera normal bat arazo bihurtzen da, kasu honetan, indarrez errepikatu eta sentsazio ona eragiteagatik, antsietatez bilatzera pasatzen du gaixoak (droga menpekotasunaren sintomen antzera).
.
Erosketa konpultsiboaren tratamendua
Oso gomendagarria da, ordaintzeko txartela erabili ordez, eskudirutan egitea. Horrela kontzienteagoa zara gauzen kostuaz. Nozitzen duenak ez badu diru propiorik (adibidez, bere gurasoek ematen diotelako), txartela kentzeaz gain, izan dezakeen diru kopurua mugatzea ezinbestekoa da.
Era berean, psikologoek gomendatzen dute tratamendu farmakologikoa hainbat medikamentu psikotropikoekin, depresioaren aurkako medikamentuak barne, antsiolitikoak, umorearen “egonkortzaileak” edo psikosiaren kontrako medikamentuak konbinatzea.
Azkenaldian baita obsesioaren aurkako medikazioa, obsesio konpultsiboaren baino dosi txikiagoekin ere tratatzen zaie (fluvoxamina, depresioaren aurkako serotonina inhibitzailearekin). Gainera, komeni da terapia desberdinak ematea (taldeko terapia, banakako psikoterapia, etab.) autoestimua hobetzeko.