Zinema Euskaraz: Sagu eta Pagu
Zinema Euskaraz: Sagu eta Pagu
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programak “Sagu & Pagu” pantailaratuko du bihartik aurrera, gaur Durangoko Azokan estreinaldi aurrea izango duen filma.
Estreinaldi aurrea: GAUR, 17.30ean Durangoko Azokako IRUDIENEAN
Engin Bastürk-ek zuzendutako filme honek adiskidetasuna, errukia eta elkartasuna goratzen ditu, garrantzi handiko gaien bitartez: ur eskasiarena edo arriskuan dauden animaliena, eta etorkizunean gizakiok jasan dezakegun lehortearena.
Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro eta zerbait egitea erabaki dute egoera negargarri horri amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.
.
Zinema sustatu… euskaraz
Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.
Aurten, 12 film lagundu ditu programak diruz. Azken hirurak aurki helduko dira zinema aretoetara: “Oihaneko kuadrila”, “Early Man” eta “Maya erlea”.