Sareko erraldoien negozioa

Sareko erraldoien negozioa –

.

Facebook

Facebookek 486.916 eurotako galerak aitortu ditu Espainian 2016. urtean. 2015.ean ere galerak izan omen zituen, 324.184 €takoak. Nork sinetsi?

Sareko erraldoien negozioaPublizitatez lortzen dituen diru sarrerak Irlandan deklaratzen ditu. Horrela, ingeniaritza finantziarioa erabiliz lortzen du Espainian eta beste hainbat herrialdeetan diru galerak aitortzea eta elkarteen gaineko zergarik ez ordaintzea.

2017ko lehengo hiru hilekoan 6.959 miloi dolarretako irabaziak iragarri berri ditu, 2.000 miloi erabiltzaile dituenez, erabiltzaileko 14 dolar inguru irabaziko ditu 2017an. A ze pagotxa!!! 2.000 miloi erabiltzaile gara Facebooken altxorra, guk geuk ematen diogu informazioa Facebooki musu truk, guk geuk egiten dugu Facebook handi, negozio eredu bikaina beraiena.

.

Google

Antzeko negozioa du Googlek ere, publizitatean oinarritutakoa, nork ez du erabiltzen bere bilatzailea? Baina horren inguruan IT ekosistema zabala sortu du, urtetik urtera zerbitzu gehiago eskaintzen du, izan mapak edo sakeleko telefonoaren sistema eragilea, izan hardwarea edo softwarea. 2017an 20.000 miloi dolar inguru irabaziko ditu bere jabea den Alphabet enpresak. Euskadiko erkidego autonomoaren urteko aurrekontua baino handiagoa izango da Googlek aurten irabaziko duena.

.

Sareko erraldoien negozioa

Amazon

Hirugarren erraldoia Amazon da, duela hamarkada bat internet bidez liburuak saltzen bazituen, egun Estatu Batuetan arropa gehien saltzen duen enpresa da, ukitzen duen guztia jaten du, izan IT zerbitzuak edo produktu freskoen salmenta. Egunotan Amazon Key zerbitzua iragarri du, etxeko atean bideo kamera bat eta zerraiala automatikoa jarriko dizute, erosi duzun produktua etxean jasoko duzu, garraiolaria zure etxeko atera hurbiltzen denean, mezu bat jasoko duzu, kamera piztuko da eta garraiolaria ikusiko duzu, ados bazaude zure telefonotik automatikoki etxeko atea irekiko diozu.

.

Negozio erraldoia

Eta bitartean zergak ez dakigu non ordainduko dituzten, bilatzaileak hobesten diguna irakurriko dugu eta erositako produktua auskalo nondik etorriko den. Negozio eredua aldatzen doa, mundu berri honetara egokitzen asmatu behar dugu, bestela gureak egin du.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.