Zenbat oxigeno sortzen du Central Park-ek?

Zenbat oxigeno sortzen du Central Park-ek? –

New York-eko Central Park (Parke Zentrala), beharbada mundu guztiko hiri-parke ezagunena da, 4.000×800 metro inguruko dimentsioak ditu. Izugarria eta ikusgarria izanik, bertan filmatutako pelikula andana ikusteko parada izan dugu hainbatetan.

Ideia bat egin dezazuen, pentsatu, bere 341 hektareekin munduaren nazio txikienetako bi baino handiagoa dela; ia bi bider biderkatzen du Monako lurraldea eta zortzi bider Vatikanoa. Donostialde osoa bertan sar liteke! Parke guztia, bere aintzirak barne, gizakiaren lanagatik sortu dira.

 Frederik Law Olmstek eta Calvert Vauxek arkiteko paisajistaeta kazetarik botaniko estatu batuar eta britainarrek, hurrenez hurren, erreserba honen planoak disenatu zituzten. 1873an amaitu zen parkea. Lur eta eraikuntza espekulatiboak garapen izugarriaren hastapenetan, Manhattan uharte erdia, naturarako orube erraldoi bezala erreserbatzea ez da nolanahikoa. 250.000 zuhaitzez osatuta dago, gainera, amerikako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko azken zumardietako bat du.

Hiri-parke handi honek, etekin desberdinak ematen dizkie Sagar-Handiko biztanleei eta zehatz mehatz, Manhattan-eko barruti metropolitanoari, non parkea kokatuta dagoen. Area ludiko handia izateaz gain, frogatuta dago espazio berdeak bere inguruko eraikinak errebalorizatzen dituela. Bestalde airea garbitzen eta ingurumen garbiagoa sortzenlaguntzen du.

Puntu honetan, itzul gaitezen hasieran egindako galderara. Hari erantzuteko, kontuan hartu behar dugu zuhaitz bat produzi dezakeen oxigeno kantitatea oso aldagarria dela. Zuhaitzen mota, adina eta osasun egoeraren arabera asko aldatzen da, beraz, faktore honen mendean dago oxigenoaren produkzioa.

Bataz beste zumar batek 42 kilo oxigeno askatzen ditu urtean. Zifra honen estrapolazioak burutzen baditugu, Central Park-en dauden 250.000 zuhaitzek 10,5 miloi oxigeno kilo sortuko lituzkete guztira hamabi hilateten zehar.

Lehen aipatu dugunez, onura itzela  sortzen du parke batek. Hiri inguruneko benetako biriki bihurtzen da. Alde batetik, poluzioari aurre egiten laguntzen du, bestetik, hirietako berdeguneak gizakiak lasaitzen eta haien estresa txikiagotzen laguntzen dute. Ezin dugu ahaztu, osasun fisikoa mantentzera animatzen gaituela eta nolabait erlazio sozialak sustatzen ditu.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) espazio hauek ezinbestekotzat hartzen ditu. Erakunde honen arabera, hiriek eduki behar izango lukete, gutxienez biztanleagatiko area berdeko 10 eta 15 metro koadro bitartean.

Zorionez, Euskal Herrian berdegune ugari daukagu. Gasteiz bereziki nabarmentzen da alor honetan, Green Capital deitura bereganatu duelarik. Iruñea ere ez dago makal zentzu horretan. Baina edonola ere, gaur egungo hirigintza-legediek berdeguneak izatera behartzen dute. Alegia, eraikitako etxebizitza kopuru jakin bakoitzak gutxieneko berdegune kopurua behar du. Oraingo parkeak edonola ere, nahiko sakabanatuak izaten dira. Central Park-en eredua, Bilboko Kasilda edo Donostiako Cristina Enea Parkearen XX. mendeko eredua da, hots, kaleak eta erakinak bata bestearen artean estuki kokatuak eta orube handi jakin bat “erabateko parke” bilakatua.

Egungo ereduan, ordea, parkeak edo kale estuetako alde berdeak, kaleetan barrena txertatzen dira. Eraikin moderno ugarik altuera handia bereganatzen dute, baina era berean, bata bestearengandik urrunduz. Horrelako auzune berriak gauzatu dira Euskal Herriko hiri eta herrietan, batzuetan duela mende bat eraikitakoaren ondoan, ereduen kontrastea agerian utziz.

Eredua edozein izanda ere, parkeen beharra ukaezina da. Gure lurraldeko paisaia berdetsuan, agian ez gara ohartzen berdearen garrantziaz, baina gizateriaren teknologiaren aurrerakuntzak ezin du, ezinezkoa du, naturaren ikutua zokoratu.

Zenbat oxigeno sortzen du Central Park-ek

2 pentsamendu “Zenbat oxigeno sortzen du Central Park-ek?”-ri buruz