Zinema Euskaraz: Hurrak eta Lapurrak
Zinema Euskaraz: Hurrak eta Lapurrak –
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, zinema aretoetan ikusgai dago jada “Hurrak eta Lapurrak 2”, euskaraz.
Generoa: Animazioa
Iraupena: 91 minutu
Herria: AEB
Urtea: 2017
Zuzendaria: Cal Brunker
Gidoia: Scott Bindley, Bob Barlen y Cal Brunker
Musika: Heitor Pereira
.
Sinopsia:
“Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko”.
.
Zinema sustatu… euskaraz
Zinema Euskaraz egitasmoak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu.
Aurtengo programaren baitan, irail bukaeran “Lego Ninjago” heldu zen zinema aretoetara, oraindik ere ikusgai dagoen filma (Trailerra hemen).
.
Sinopsia:
“Ninjago pantaila handira iritsi da. Kung-fuko maisua den Wuren gidaritzapean, Lloyd gazteak (Ninja Berdea) eta bere lagunek (gudari sekretu eta LEGO eraikitzaile maisuek) Ninjago City defendatuko dute Garmadon, munduko gaizkilerik maltzurrena, mendean hartuz. Pieza piezaren kontra; aita-semea elkarren aurka -Garmadon Lloyden aita baita-. Borroka epikoa diziplinarik gabeko ninja talde ausartaren balioaren erakusgarri izango da. Horretarako, ordea, handiuste eta harrokeriak baztertu eta elkar laguntzen ikasi beharko dute”.
.