Errepresioaren aurkako manifestazioa Reusen [fotoerreportajea]

Errepresioaren aurkako manifestazioa Reusen –

Errepresioaren aurkako manifestazioa Reusen [fotoerreportajea]

Atzo milaka eta milaka herritar atera ziren karrikara igandean jasan behar izan zuten poliziaren indarkeria salatzeko. Manifestazio oso jendetsuak ikusi ziren, esaterako, Reusekoa. Manifestazioa hasi zenean baino askoz ere jende gehiago zegoen amaieran. Jendearen amorrazioa itzela zen.

Hotel Gaudi aurrean jendeak ozenago egin zuen oihu, bertan hartu baitute ostatu zenbait polizia espainiarrek. Beste toki batzuetan ez bezala, hoteleko jabeak ez ditu kanporatu oraino. Manifestazioa Polizia Nazionalaren kuartel ondoan amaitu zen;  ondoan, eta ez parean, mossoek sarbidea moztu baitzuten.

Manifestazio amaieran gaurko greban parte hartzeko deialdia luzate zen. Deitzaileen aniztasuna ez da maiz ikusten: ezkerreko sindikatu independentistak, anarkistak, ANC, Omnium, PDeCat, ERC, CUP, enpresari ugari…

Jendea harrituta dago atzo gertatutakoaz; espero zuten biolentzia, baina ez hain neurrigabea.

Hemen bada aski amorru eta sobera maitasun zerbait izugarri handia erditzeko.

Errepresioaren aurkako manifestazioa Reusen

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.