The Pleasant Revolutionen musika bitxia
Ginger Ninjas taldearen bultzadapean sortu zen ekimena, helburu argi batekin; garapen iraunkorraren alde egitea. 2007an AEBetatik Mexikorainoko bidea egin zuten, eta aurten Europan dabiltza. Larunbatean harri eta zur utzi zituzten Donostiako Bulebarrean zebiltzanak eta euren webguneak dioenez, Bilbon ere ariko dira egunotan. Erne beraz. Musikari batzuk bizikletaz inguraturik ikusiz gero, haiek dira.
Irudia | The Pleasant Revolution taldea | Ezezaguna | Creative Commons By SA