2017ko hogeita hamazortzigarren astea (Txiorik Onenak)
2017ko hogeita hamazortzigarren astea (Txiorik Onenak)
Urteko 38. astea txio sorta batekin laburtu dugu, ohi dugunez. Zazpi txio, guzti-guztiak Kataluniari begira, bertan baitugu gogoa.
Ardatza Katalunia izanik ere, gorapilatutako ikurrina, esteladaren islada, portuko Ferryak, norberak egiteko moduko hautestontziak eta Nazio Foralak ere aipagai dira txioetan. Eta polizia, polizia gehiegi.
Joan den asteko sortatik, Ander Bolibarren txioa gailendu da alde handiarekin, Joselu Anaien furgoneta A Taldearena bihurtzeagatik.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Kontua da biolentziarik gabe eurek ez dutela posible.
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) September 20, 2017
Bermemérita ?
— JoxeMieltxio™ (@mikeliriarte) 2017(e)ko irailak 20
Gezurra da independentismoak turismoa uxatzen duenik. Ikusi Bartzelonan: Istiluak hasi eta 11.000 bisitari berri eta bi Ferry portuan.
— Oier Araolaza (@oaraolaza) September 20, 2017
— lorea agirre (@katuajea) September 21, 2017
Ta jaunak esan egin eban, "jaiki egin hortik muturximelok eta eraiki egin eizue Españi barruen aldebiko Naziño autonomiko federal forala"
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) September 21, 2017
A ze argazkia!@ARA_fotografia-ko David Borrat da egilea. pic.twitter.com/Aj24ZnNVgI
— Aiora (@probatxoa) September 22, 2017
Bermeoko Goiko Plaza egunotan. Bakoitzak interpreta ditzala sinboloak gura legez. pic.twitter.com/Mo73VwLxoD
— ekaitz (@egoienetxea) September 23, 2017
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
1972an ejertzitoko 4 gizon onenek ihes egin behar izan zuten, gaur egun justiziatik ihesi mertzenario gisa bizirauten dute pic.twitter.com/xmoaVZH5pD
— Ander Bolibar (@demonocrazy) September 15, 2017