Ibarretxeren urriaren 25ak

Gaur, urriaren 25ean, «Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapen jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak» izeneko doktore tesia irakurriko du Ibarretxek Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako Zuzenbide Fakultatean, Miguel Herrero de Miñon juristak, Jose Manuel Castells Zuzenbide Administratiboaren katedradunak eta Gurutz Jauregi Zuzenbide Konstituzionalaren katedradunak osatuko duten epaimahaiaren aurrean. Ibarretxek Francisco Javier Caballero Harriet Zuzenbidearen Filosofia katedraduna eta Luis Mariano Negron Portillo Puerto Ricoko Amerikaarteko Unibertsitateko dekanoa izan ditu tesi zuzendari. Arratsaldean jendaurrean izango da Ibarretxe, Kursaal jauregian, Gipuzkoa Diputazioak antolatutako Kultura politikoa Gipuzkoan zikloaren barruan. Bertan, Urriak 25… Etorkizuna eraikitzen izeneko hitzaldia emango du, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren sarrera hitzaldiaren ostean.

Urriaren 25 gehiago

Gernikako Estatutuaren urteurrena ere urriaren 25ero betetzen da. 1979ko urriaren 25ean onartu baitzen. Lehenago, 1839ko urriaren 25ean Euskal Foruak bertan behera uzteko legea onartu zuten Madrilen.

 

MzYxNg==

Irudia | Juan Jose Ibarretxe, EAEko lehendakari ohia | , | LGPL