‘Game Of Thrones’ zalea zara? Jarraitu kapitulu berriak astero euskaraz!

‘Game Of Thrones’ zalea zara? Jarraitu kapitulu berriak astero euskaraz! –

Astero, Game Of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko du Ane Urrutikoetxeak GAZTEZULOren webgunean; hona hemen Dragonstone lehen kapituluak eskaini diguna!

[SPOILER: Kapitulua ikusi ez baduzu, hobe irakurtzeari uzten badiozu]

 

Urtebeteko itxaronaldiaren ondoren, azkenik aukera izan dugu HBOren Game Of Thrones telesail arrakastatsuaren zazpigarren denboraldian murgiltzeko. Atzo aireratu zuen kateak denboraldi berriko lehen kapitulua, Dragonstone bezala batailatutakoa. Eta bai, Zumaia-Gaztelugatxe eder eta garbi ikusteko aukera ere, eskeini ziguten.

Denbora izoztu balitz bezala, seigarren denboraldiko amaiera puntu berdinean hasi da zazpigarrena, eta zelako sustoa Walder Frey bizirik ikustean! Segituan ikusiko dugu ordea Arya hiltzaile txikia, hobekien egiten dakiena eginez, familia osoa akatzen. Aurpegi aldaketa horiek joko asko emango dio istorioari, ziur!

'Game Of Thrones' zalea zara? Jarraitu kapitulu berriak astero euskaraz!

Denboraldi honetan oraindik ere serioago ikusi dugu Jon Snow.

Aireratu bezain laster askok komentatu dute ez zela kapitulu indartsua izan, nahiko ‘leuna’ baizik; gaizki ohitu gaitu George R. Martinek sortutako mundu odolzaleak, kapitulu bakarrean ehun bat Frey hiltzen direla kontuan hartuta. Dagoeneko halako eszenek ez gaituzte kikiltzen, dirudienez!

Apur bat lekuz kanpo egon diren elementu apur batzuk kenduta, telesailaren erritmoari egokitutako kapitulua izan da dudarik gabe; asko gustatzen baitzaie HBOko gidoilariei asperdura puntu batekin hasi, eta in crecendo joanez, sekulako amaiera epikoa oparitzen amaitzea. Eta denboraldi honek bide hori jarraituko omen du, azken kapitulua film baten luzera izango baitu. Dena den, nahiko barregarri dago Ed Sheeran abeslaria Lannisterren soldatutxoz mozorrotuta; istorioari errealismoa kentzen dio baso ilunean pop abestiak kantatzen doan morroi batekin topatzeak!

'Game Of Thrones' zalea zara? Jarraitu kapitulu berriak astero euskaraz!
Hiltzaile bati irribarrea nola ateratzen badaki Ed Sheeranek!

Eta zer gehiago ikusi dugu lehen kapitulu honetan? Xake partida baten moduan, pertsonaia bakoitzak bere postua hartu du, azken guda handirako prestatzen ariko balira bezala. Hemendik aurrera, gidoiak ez ditu amaierarik gabeko bideak hartuko; jokoan jarraitzen duen pertsonaia bakoitzak rol garrantzitsu bat beteko du, onerako ala txarrerako.

Ondo dakigu istorio honetan ez dagoela onak vs. gaiztoak gudarik; batzuk hobeak dira, besteak okerragoak, baina pertsonaia  guztiek dituzte argi-ilunak. Benetako gaiztoak harresiaz bestalde mantso baina etengabe hurbiltzen doazen ibiltari zuriak dira, Gaueko Erregea buru dutela, eta sekulako zonbi-armadarekin. Jakina da zonbiak mantsoak direla, baina… nolatan kostatzen zaie horrenbeste iristea?

 

[…]

IRAKURRI GEHIAGO: GAZTEZULO.EUS

‘Game Of Thrones’ zalea zara? Jarraitu kapitulu berriak astero euskaraz!

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “‘Game Of Thrones’ zalea zara? Jarraitu kapitulu berriak astero euskaraz!”-ri buruz