Asteburu honetan: HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
Asteburu honetan: HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) –
Asteburu honetan, parranda osterako RZ bat, bokata eta ogitartekoen artean geure gogokoenetakoa eta RZ erraz-erraza, Gozatu eta on egin! 🙂
…
HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)
…
Asteburu honetan >
Osagaiak:
- Opil bat, bitan irekia
- Saltsa maionesa
- 6 xerra hirugihar ketu
- Uraza, hosto garbi batzuk
- Tomate naturala, xerra batzuk
…
Errezeta:
- Padera batean, su bizian frijituko ditugu hirugihar xerrak, ongi gorritu arte. Uzten duten koipeaz bustiko dugu opilaren alde bat.
- Ondoren, oparo igurtziko dugu beste aldea maionesa egin berriaz. Uraza, tomatea eta hirugiharra gaineratuko ditugu gero.
- Moldeko ogiaz eginez gero, hiru oinekoa izaten da ogitarteko hau.
…
Kasu!
Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago gelditzen da ohiko ogiarekin eginez gero.
Gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…