Sexismoa jaialdietan
Sexismoa jaialdietan
Uda iristear da, eta harekin batera iritsiko dira musika jaialdien melodia eta zaratak. Hirietako markesina, zutabe eta hormetan dagoeneko aurki daitezke orotariko festibalen afixak: festibal txiki eta handiak, merke eta garestiak, rockeroak eta poperoak. Euren arteko ezberdintasunak ugariak dira, baina horiek denek badute zerbait komunean: emakume musikarien falta nabarmena.
Azkeneko hilabeteotan kide feminista ezberdinek jo dute alarma, “geure” Azkena Rock Festibalaren (ARF) emakume-kontratazio eskasaren ondorioz. Gasteizko jaialdian ehun bat artista igoko dira taula gainera. Horietatik bakarra da emakumea. Salaketaren aurrean, ARFko zuzendariak betikoa esan du: ez dagoela nahikoa emakume rock munduan. Nahi bai, baina ezin izan dutela emakume gehiago kontratatu, kalitatean erreparatu dutela, ikusleek nahi dutena bestelakoa dela.
Zoritxarrez, ARFaren kasua ez da salbuespena, araua baizik. Euskal Herriko musika jaialdiek ez dute parekotasunaren alde hatzik mugitu, urtero-urtero emakumeak gutxiengo bihurtzen dituztelarik (hurrengo orrialdeko grafikoa ikusi). Estatu mailan ere irudia berdintsua da. Kasu hoberenean –Sonar–, emakumeak taldekide guztien %22 dira. Kasu tamalgarrienean –ViñaRock–, kopurua ez da %4ra ere iristen*. Gelditu une batez eta irudika ezazu. 96 gizon, 4 emakume.
.
Emakumerik ez rock munduan?
IRAKURRI GEHIAGO: GAZTEZULO.EUS
Sexismoa jaialdietan
Artikulo bikaina!
Argi dago Hatortxu eta Azkenakoak matxista hutsak direla. Ez dakit nola feminista bakar batek ere nola parte hartu dezaken. Hurrengorako begi kolorearen areberako diskriminazioa aztertu… Ezustekoren bat aurkituko dugu!
Emakumeei rocka interesatzen ez bazaie, gizarteari errua botatzea tontakeria hutsa da. Interesatzen ez bazaie, normala da abeslari eta taldeen artean emakume gutxiago izatea.
Eta zegatik izango da ba txarra interesatzen ez bazaie? Akaso behartuko dituzue?
Gaztezulokoak galdetuko diote euren buruari zegatik gazteei ez zaien interesatzen euren aldizkaria. Normala, gazteak aspertuta daude betiko txapa-adoktrinatzaile hoietaz.