Musikak gizartea aldarazi al du?
Musikak gizartea aldarazi al du?
Musika gure eguneroko bizimoduari lotuta omen dago, giharrak hezurrei lotuta dauden era berean. Musika hainbat lekutan entzun ahal dugu, hala nola, dendetan (arropa erosteko lekuetan, supermerkatuetan…), garraiobide publikoetan (taxietan, autobusetan…), jaietan (herriko jaietan, diskotekatan…), kaletik jendea instrumentuak jotzen, jolastokietan… Baina egin beharreko galdera hurrengoa da: Musika gizartea aldarazteko gai da?
Gehienok musika gustuko dugu, eta era batean edo bestean eguneroko hainbat ekintzetan laguntzen digu. Abestien letretan identifikatu ahal gara gure sentimenduen arabera edo gure izaeraren arabera. Gaur egun musika mota desberdin asko aurkitzen ditugu: popa, rocka, metala, elektronika, RAP-a, klasikoa, reggaea… Musikaren bitartez, sentimendu eta emozio desberdinak islatu ahal dizkiogu edonori: alaitasuna, tristura… melodien eta letren bitartez. Baina musikan, abesti guztiek ez daukate letrarik, batzuetan instrumentuak bakarrik daude.
Jende askok beraien sentimenduak azalarazteko arazoak dituzte eta era on bat da musika beraien sentimenduak erakusteko, letraren edo melodiaren esanahien bitartez. Musika era askotan erabili ahal da, adibidez, kirola egiteko motibazio era bat da edota margotzeko inspirazio modu bat ere izan daiteke. Hainbat pertsonei musika instrumentuak jotzea asko gustatzen zaie edota abestiak idaztea eta abestea. Pila bat jendek dantzatzea ere gustuko du, hau da, abestien erritmoarekin gorputz osoa mugitzea eta horrela kirola eta denbora pasa ona izango du. Musika entzutea nerabeen zaletasun gustukoenetariko bat da. Gainera, oso lagungarria da haien arteko gizarte harremanen garapenean eta norberaren izaera garatzean.
Musikaz gain, mundua aldarazteko beste tresna on batzuk daude. Pinturak ere garrantzi handia izan du historian zehar, eta nahiz eta aldaketa asko jasan dituen, bere funtsezko funtzioa beti izan da bera: sentimenduak islatzea. Horren adibide bat, Picassoren “Guernica” da, non azaltzen baita margolanak ez direla gelak apaintzeko soilik erabili behar, etsaien kontra egiteko eta geure burua defendatzeko ere baliagarria izan daitezkeela.
Nire ustez, arte mota guztiak edo ia guztiak arma bat dira behar denean erabiltzeko, eta armarik hoberenetarikoa direla pentsatzen dut, modu baketsuan bidegabekeriak aldarrikatzeko balio baitute. Baina, ez hori bakarrik. Sentimendu propioak (inoren kontra egin behar gabe) azaltzea da helbururik garrantzitsuena. Harrigarria da nola lortzen duen autore askok hainbeste islatzea obra bakar batekin; eskertzekoa da, pertsona asko identifikatuta sentitzen baikara.
Mundua aldarazteko beste tresna guztiz erabilgarria zinemagintza da. Honek ere eragin ikaragarria dauka gure gizartean, eta eragin hori gero eta handiagoa izango delakoan nago. Onartu egin behar dugu ere, pelikula batzuk entretenitzeko eginak baino ez direla, beste batzuk, berriz, gaur egungo gizartean edota historian zehar jasandako hainbat bidegabekerien edo indarkerien berri ematen dizkigute. Munduaren egoera aldatzeko lehen pausua, aldatu behar dena ezagutzea da, nahitaezkoa dugu. Besteak beste, “El pianista”,”Raices”,”Las sufragistas”, eta komertzialak ez diren hainbat film labur. Honekin esan nahi dudana da iraultza egiteko modu asko daudela, eta ahal diren modu guztiak erabiltzea ezinbestekoa dela eskubide gabekoen ahotza entzun dadin.
Musikaren erabilgarritasunaz aparte, azpimarragarria da musikak duen balorea artelan moduan. Antzinatik, musika literaturarekin egon da erlazionatuta, poesia musikarekin jaio zen eta juglareek kondairak musikaren bitartez kontatzen zituzten, hau izan zen lehenengo literatur generoa. Azken urte hauetan, musika, literatur generotzat ematea pentsatu izan da, Bob Dylan abeslariak 2016ko Literatura Nobela irabazterakoan. Abesti batzuen letrak ez dira hitz soilak, poesiak baizik. Ginsbergek esan zuen: “Bob Dylan XX. mendeko Iparramerikako juglarea da”.
Ikus dezakegunez askotan musika literaturaren parean jarri izan da, baina badaude abesti batzuk debekatuta izan behar zirenak. Adibidez, duela gutxi, Maluma abeslaria polemika batean sartuta egon da, “Cuatro babys” abestiak duen letra matxistagatik.
Egia da, liburuetan bezala, badaudela liburu oso onak sari asko irabazten dituztenak eta oso txarrak istorio itsusiekin edo matxistekin; eta gauza bera gertatzen da musikarekin. Artelan izugarriak daude musika arloan, adibidez: “Bohemian rhapsody”, “Total eclips of the heart”, edo Bob Dylanen “Blowin in the wind”. Azken hau, nire ustez, literaturaren parean dago.
Nire iritziz, musikak lan garrantzitsu bat egiten du gizartean. Guztiok izan dugu noizbait egun txarren bat, eta musikak, egun txar hori desagertzeko aukera ematen digu. Nahiz eta tontakeria bat iruditu, berari esker eguneroko gauzak errazago aurrera eramatea lortzen dugu. Musika, pertsona batzuentzat, entzutean datza soilik. Niretzat aldiz, entzutea baino gehiago da, adi egotean, ulertzean, sentitzean eta horren ondorioz hausnartzean datzan prozesu bat da. Musikarekin, munduan zehar aurkitzen ditugun arlo berari buruzko hainbat ikuspuntu desberdin uler ditzakegu; horrela, egia bakarra dela jakin arren, hamaika aurpegi dituela ikasteko aukera izaten dugu. Bestetik, jendea motibatzeko ere erabil daiteke, esaterako, eguna alaitzeko edo arintzeko, borrokarako indartzeko, edo modu sinpleagoan, supermerkatuetan egiten den bezala, erritmo handiko doinuak jarriz salmentak areagotzeko.