Animalien defentsa ala probokazioa?

Ikusiak izango dituzue honezkero egun pare bat dela Guadalajarako Sacedón herrian Igualad Animal (animalien esklabotza abolitzearen aldeko nazioarteko erakundea, beren hitzetan) erakundeko hainbat kidek eta Telecincoko kamara batek jaso zuten tratuaren irudiak, behean duzue bestela bideoa:

 

HTML Kodea

 

Irudietan ikusten da nola hainbat zaldizko zenena dagoen lekura inguratzen diren, makulu tankerako zerbait eskuan, eta baita gazte batzuk zezenari harrika ere. Gero Igualdad Animal erakundeko kideak ageri dira, Derechos para todos los animales. Tauromaquia, abolición. dioen pankarta handi bat zubi batetik zintzilikatzen, eta baita ekintza honen aurrean herritarren erreakzio bortitza ere.

Azkenean lau ekintzaile eta telebista kamara bat zauritu zituzten, baina Javier Moreno Igualdad Animal erakundeko kideak adierazi duenez, “gu bizirik irten gara. Zezena ez.”

Ez al du 2.000 biztanle ere ez dituen Guadalajarako herri batera hau egitera joateak probokaziotik, animalien eskubideen defentsatik hainbeste? Ez al lukete animalien eskubideen aldeko ekintzaile hauek Katalunian zezenketen aurka egiteko hautatu duten bide bera hartu beharko, honelako entzierro batera joan eta pankarta handi bat jarri ordez? Ez al du jokamolde honek, azken batean, bertako jendea ohitura horrekin are identifikatuago sentiaraziko, kanpotik etorritakoek kendu egin nahi dietela sinetsita? Nola uste duzue erreakzionatuko lukeela jendeak, GKE bateko kideak eta telebista-kamara bat animaliaren bati tratu txarrak ematen zaizkion Euskal Herriko edozein herri txikitako festetara etorri eta honelako ekintzaren bat egingo balute?

MzI0MQ==

Irudia | Ekintzaileak pankartarekin | zz | Creative Commons By SA

6 pentsamendu “Animalien defentsa ala probokazioa?”-ri buruz

  • Nola ? Orain animalien eskubideak defendatzea probokazioa al da? Hau txoratzeko modukoa da. Euskal Herriko herri txiki batean nola ereakzionatuko lukeen jendeak? Bost axola! Basakeriak eta animaliak dibertsioagatik torturazeak mezprezua merezi dute. Erabatekoa. Euskal Herrian, Guadalajaran eta Kontxintxinan ere.

  • bere iritzia babestu baino, bestearena erasotzat hartu eta itsu-itsuan aurka egiten dion jendea, piztu egiten diren horiek, txoko guztietan daude, tamalez. badirudi guadalajarako herri honetan animaliekiko ez ezik, pertsonekiko ere erabiltzen dutela bortxa. baina, hortaz, manifestazioak jendea alde izango dugun lekuetan soilik egin behar al ditugu? ala zuzenean hauek ekidin? ze zentzu dauka horrek?

  • Oihan Larrañaga 2010-09-03 10:27

    Noski, manifestazioak egin bakarrik ez. Kontzientziazio kanpainak egin, bide legaletik neurriak har daitezen lan egin (Katalunian zezenketekin egin duten bezala), tokian tokiko jendea bildu ordu berean gazteentzako ekintza alternatiboak antolatzeko…
    Mila gauza egin daitezke, kanpotik horra joan, pankarta handi bat jarri, “hemen ere kunplitu diagu” pentsatu eta gero hanka egitea baino askoz eraginkorrago izan daitezkeenak.
    Kontua da irudiotakoa bezalako ekintzek lortzen duten bakarra herrikoak entzierro honen are aldekoago bihurtzea dela, eta hori ez da bidea.

  • nik uste batzuetan oso odol hotzez hitz egiten dugula animaliekiko indarkeria eta hilketez. zuk proposatutako ekimenak itzelak dira, nola ez. baina, horrez gain, ekintzaileek eginikoaren ondoren, medioen bidez beste hirietan gertatzen dela ikusteaz gain, herrian bertan ere digeritu beharko dute aurkako iritzia hortxe dagoela. eta, akaso den-denak ez dira haren aurka egongo. gainera, gertaeraren irudiak batetik bestera dabiltza, zezenei harrikadak nola botatzen dizkieten erakutsiz. dena da beharrezkoa, eta pertsonez arituko bagina, ados egongo ginatekela iruditzen zait.

  • Auzia nire iritzitan bestelakoa da Irati. Zezenketen legezkotasunaz edo debekuaz hitzegin baino… zergatik ez eztabaidatu animalien estatus juridikoaz? Zergatik ez erabaki zer eskubide dituzten animaliek? Guk supermerkatuetan erosten ditugun oilaskoek ez zuten eskubiderik? Onartu behar al dira animaliak masan hazten dituzten haztegiak? Eta eiza? Eta arrantza? Eta Santotomasetako txerriaren sakrifizioa? Zer estatus behar dute animaliek gure gizartean…?

  • ondo da animalien estatus juridikoa aipatzea, baina animaltasuna guk asmatu kontzeptu lar abstraktua baino ez da: animalia guztiak ez dira berdinak.
    Eta bistan da krudeltasuna bera ere ez dela beti berdina; arian arian joan behar da jendearen gogoa aldatzen eta ez da urrats txarra krudeltasuna jolas bilakatzen duten “festa” horiek galaraztea… Eskura dugu zenzenketena: tabuak erortzen hasi dira eta orain arte jolasgarri ikusi dena, nazkagarri ikusten hasiko…