Gizarte zibilaren Garaia da
Gizarte zibilaren Garaia da –
Gizarte zibilaren Garaia da. “Herria eraiki” mahaingurua Ortzaizen. (Gure Esku, Errefuxiatuak, Bakegileak, ELB…).
“Kartsuki, alaiki, herria eraiki”. Horixe du lema aurtengo Baigorriko Kulturaldiak. Eta herria geuk, herritarrek eraiki behar dugulakoz, lehen hitzordua, mahainguru bat, etzi iraganen dena, asteazkenez, 20etan Ortzaizeko gelan.
Azken denboretan, ainitz aldiz hartu du iniziatiba gizarte zibilak, gobernuen beha egon gabe, arazoen konponketa heien gain hartuz. Herria eraikiz. Horren inguruan mintzatuko gara, ekimen ezberdinetako ekintzaileekin:
GURE ESKU DAGOren eskutik, herriz herri galdeketen antolaketan dabilen Angel Oiarbide
Luhuson atxilotutako BAKEAREN ARTISAUA dugun Mixel Bergouignan.
Greziatik errefuxiatuak ekartzen entseatzeagatik arrestatu zuten Begoña Huarte.
ELBko eta Lurzaindia-ko kide Dominique Amestoy.
Denen esperientziak entzutea, herria eraikitzen segitzeko aberasgarria izanen da, eta txauzte numbrean!