Abuztua dator orain

Joaten hasita, Iruñeako San Ferminak amaigabe luzatu nahian zebilen Bollywoodeko koadrilak ere ospa egin du, haiekin animatuta zebiltzan 400 Iruindarrak hemen utzita. Diotenez azken aldian Bardeetan galduta ibili omen dira gizarajoak. Halakoak gertatzen dira San Ferminak hilabetez luzatzen ibilita.

MzAzNw==

Abuztua dator orain.Gasteizko jaiak lehenik, Donostiakoak gero, Bilbokoak jarraian eta, igande luze baten modukoak izan ohi diren abuztuko azken egun horien bueltan, iraileko opor-osteko sindromeak harrapatuko gaitu.

Baina horiek urruneko kontuak dira oraindik. Oraingoz, ondo pasa oporretara zoaztenoi, eta ongi etorri oporretatik zatoztenoi, zuzeun ez bai dugu oporrak hartzeko asmorik.

Irudia | Zeledon, Gasteizko jaiei hasieran ematen | Roberto Cacho | Creative Commons By SA