Sexu iragarkiak aldatzea helburu

Euskal Herrian ere badira sexu-iragarkiak dituzten egunkariak. Orrialde batzuetan argazki eta guzi, besteetan mezuak baizik ez dira azaltzen. Baina badirudi Espainiako Gobernuari kezkatu egiten diotela horrelako iragarkiek. Atzo azaldu zuen bere kezka Zapatero presidenteak eta kazetariei argi utzi zien: “Prostituzioaren inguruko iragarkiak ezabatu behar dira eta hau horrela izan dadin lanean dihardugu”. Berdintasunerako sailburu Bibiana Aídok, sexu-iragarkien inguruko txostena eskatu zion Miguel Herrero de Miñoni, eta txosten hori izanen dute oinarri negozio honekin amaitzeko bidean. Isunak edota publizitate instituzionala kentzea izan daitezke Espainiako Gobernuak har ditzakeen neurrietariko batzuk.

AEDEk ekainean egin zuen batzarrean, sexu-iragarkien hizkuntza aldatzeaz mintzatu ziren, baita egunkari askok egin duten gisan, argazkiak kentzeko aukeraz ere. Hala ere, editoreek ez dute debekurik nahi eta ez dute onartzen iragarki hauek prostituzio sareen kabi direla dioten akusaziorik. Haien ustez prentsan badago nolabaiteko kontrola eta iragarki mota hauen debekua “kaltegarria” izan daiteke.

Sexu iragarkiak aldatzea helburu

Bibiana Aídoren aburuz, ez dira bateragarriak esplotazio sexualaren aurkako neurriak eta sexu-iragarkiak. “Ez dirudi zentzuzkoa orrialde batzuetan esplotazio sexuala jasaten duten emakumeen egoera salatzea eta beste batzuetan iragartzea”. Baina egunkari batzuek uste dute legala den oro iragartzeko aukera egon beharko litzatekeela.

Aferak ez dirudi erraza. Iragarki mota hauen desagertzeak, irabazi ekonomikoen galera ekar dezake. Egunkari nagusienetan, adibidez, bost milioi euroko etekinei muzin egitea suposatuko luke, krisiak kazetaritza bete-betean jo duen honetan.

Irudia | Diario de Noticiasen sexu iragarkiak | zz | Creative Commons By SA

Sexu iragarkiak aldatzea helburu

Euskal Herrian ere badira sexu-iragarkiak dituzten egunkariak. Orrialde batzuetan argazki eta guzi, besteetan mezuak baizik ez dira azaltzen. Baina badirudi Espainiako Gobernuari kezkatu egiten diotela horrelako iragarkiek. Atzo azaldu zuen bere kezka Zapatero presidenteak eta kazetariei argi utzi zien: “Prostituzioaren inguruko iragarkiak ezabatu behar dira eta hau horrela izan dadin lanean dihardugu”. Berdintasunerako sailburu Bibiana Aídok, sexu-iragarkien inguruko txostena eskatu zion Miguel Herrero de Miñoni, eta txosten hori izanen dute oinarri negozio honekin amaitzeko bidean. Isunak edota publizitate instituzionala kentzea izan daitezke Espainiako Gobernuak har ditzakeen neurrietariko batzuk.

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Sexu iragarkiak aldatzea helburu”-ri buruz

  • Guztia debekuak dira. Edozer gauza ekiditzeko debekatu! Garai hauek eboluzionatzeko direla ikusi da, batzuk oraindik ez al dira konturatu? Hasta las pelotas!