Animalia hilak euskal inauterietan

Animalia hilak euskal inauterietan

Urtarril bukaerarekin batera inauteri ospakizunak hasi dira gurean. Ituren eta Zubietan, esaterako, jendetza bildu da joan den astean, eta nazioartean ere ohiartzuna izan du bertako ohitura zaharrak; hedabide batek baino gehiagok bertan egindako argazki ikusgarriak argitaratu ditu.

Alta, ospakizun hauetan egiten den animalien erabilera, eta hauek pairatzen duten tratuak asaldatu egin ditu Iturenera bertaratutako batzuk, eta kalapita sortu da sare sozialetan. Esandakoaren adibide bat baino ez da azpian duzuen bideotxoa (eta bukaerako argazki galeria):

Ezagun da ospakizun basa dela gurean inauteria, bereziki basa Nafarroa iparraldean -bizarroa, nazioarteko hedabideek erabili duten hitzaren arabera-, naturari oso lotua eta animaliak erabili zalea. Egungo jendartean, gehiegizkoa, akaso (Change plataforman ere eskaria egin dute hiritar batzuk, Ituren eta Zubietako inauterietan animalien erabilera eragotzi dadin). Ez duzu horrela uste?

.

Kontuz, animalia zalea bazara irudi hauek mingarriak gerta dakizkizuke…

Argazki gehienak @OrratzGorria Twitter kontutik jaso ditugu.

Animalia hilak euskal inauterietan

Animalia hilak euskal inauterietan

6 pentsamendu “Animalia hilak euskal inauterietan”-ri buruz

  • Masa turismo kosmopaletoaren karikatura lokala eginez urte osoan zear ahaztuta egoten diren landa eremuetako herrixkak inbaditzen dituzten kameradun urbanitei asaldagarriak irudituko zaizkie irudi horiek. Ea konturatzen zareten, inhauteriak BETI egon dira transgresioarekin lotuta, azken urteetako rollo inklusibo, tolerante, lagunkoi eta hippy guayari eskandalua iruditzen zaion arren.

    Irudi hauek ikusita batek baino gehiagok pertsona horiek barbarotzat hartuko baditu ere, ziur nago oro har animaliei tratu eta heriotza hobea ematen dietela herritar horiek kontsumo masiboko industria gupidagabeak baino.

    • Ados nago, hirikumeek destainaz begiratu ohi dituzte herrikoak euren buruak zalantzan jarri gabe, askotan. Baina hau ankarkeria bat da; inauteriak desfasatzeko daude, egunerokoa urratzeko, bai, baina ez ahulen bizkar! Egin dezaten nahi beste basakeria haien artean eta, agian, haien menpe dagoen hura tratatzeko irakasperen bat edo bi ikasiko lituzkete.

    • Bat nator zurekin. Gero eta nazkatuago daude herri horietan urtetik urtera turisten kopurua gora doalako. Traba besterik ez dute egiten eta orain etika lezioekin lardaskatzera!!!
      Hau da turismoaren benetako aurpegia: kontsumismo hutsa, azaleko ezagutza baino ez da lortzen. Gero betiko memeloak etorriko dira “nazionalismoa bidaiatuz sendatzen da” esanez.

  • Argazkiak indartsuak, ederrak eta zirikatzaileak dira!

  • Gaixoak zuek, zubietar eta ittundarrok!
    Bostgarren urkamendian biziz, denen ahantziak. Eta hala ere politikoki zuzenaren diktadura zuriak harrapatu zaituzte. Zuenak egin du.

  • Hiltzen Hil 2017-02-08 19:58

    Ordea, ez dut kexarik ikusten mairu, afrikar edo ijituen ohitura basati eta politikoki ez zuzenen aurrean.