Kubarekin harreman komertziala areagotuko du AEBk

MjczMw==

Ordezkarien Ganberako Nekazal Kontseiluak lege proiektua onartu berri du, estatubatuarrek Kubara bidaiatzea ahalbidetu eta irlara bideratutako nekazal esportazioetan oztopoak murriztuz.

Aldeko 25 boto eta aurkako 20 izan dituen legediak azken 50 urteetan irlari eginiko blokeoa baliogabetuko ez duela nabarmendu du Kontseiluko presidente Collin Petersonek. Banku estatubatuarrek ezin izango diote krediturik eskaini Kubari, ez; edonola, Habanarekin harreman komertziala neurri batean erraztea onartu du AEBk.

Legediak “politika egokia, une egokian” bideratuko du Petersonen hitzetan. “Irla isolatzeko ahalegina egin dugu azken 50 urteetan, eta ez du funtzionatu”, erantsi du kontseiluko presidenteak. Edonola, askok egin diote aurka demokratari, presioa mantendu behar dela adieraziz.

AEB Kubarekin gerran ez egotea eta estatubatuarren osasun eta segurtasunerako mehatxu ez izatea dira bidaiei dagokien neurria betearazteko baldintzak. Estatubatuarrek ez dute beste herrialdeetako bankuetara jo beharko nekazal esportazioak bideratzeko eta, era berean, ez dute baimena lortzeko kuotarik ordaindu beharko. Hala, Kubak ere ez die aurrez ordainketarik egin beharko enpresa estatubatuarrei.

Kontuak kontu, Kubarekiko desblokeorantz urratsak ematen ari diren ala, aitzitik, lege proiektu berria estatubatuarren hipokresia liberalaren adierazle huts den zalantza sortzen zait.

Irudia | AEBetako Ordezkarien Ganbera | Heinrich Klaffs | Creative Commons By SA

kazetaria-edo