Beste Herritar Batasuna

Beste Herritar Batasuna

Xabier Madariaga aurkezlea Altsasun ikusi dugu aste honetan, ur handietan, gure herriko lanetan murgilduta, nolabait abestearren. Mahai askoren bueltan eseri zen kazetaria, zeren eta herrian badira mahai pilo galanta: sukaldetakoak, udaletxekoa, tabernetakoak… Baina bada mahai bat, bakarra, herriaren izena atxikita daramana: Altsasuko Mahaia.

Beste Herritar BatasunaMahai horretan izan zen Telesforo Monzon. Bergararra ekaitz tropikal baten modukoa ote zen ez dakit, ez nuelako ezagutzeko fortunarik izan, baina konstantea eta engaiatua ziur. Egun hauetan asko hitz egiten ari da “Maltzaga” ideiaz, besteak beste ZuZeun, eta guztiek esaten dute Maltzagak ez duela inoiz argia ikusi eta ez duela inoiz ikusiko orain arte irudikatu dugun moduan, behintzat. Azken baieztapena nire egiten dut, ez ordea lehena. Txibertan eskala handiago batean lortu ez zen indar metaketa beranduago lortuko zen Altsasuko Mahai hartan.

1977ko urriaren 24an, Altsasun, zenbait punturen inguruan elkartzea erabaki zuten ezkerreko abertzale zenbaitzuk: politikari independenteak, Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV), Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA, beranduago alde egin eta Euskadiko Ezkerra sortuko zuena), Euskal Sozialista Biltzarrea (ESB), Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia (LAIA). Altsasuko Mahaia izena eman zioten.

Euskal Herria independente, sozialista, euskaldun eta batuaren aldeko estrategian, KAS alternatibaren puntuen inguruan oinarritu ziren: autodeterminazio-eskubidea Euskal Herriarentzat, amnistia euskal preso eta erbesteratu guztientzat, alderdi politiko guztien legeztapena, Hego Euskal Herriaren bateratzea, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional nagusia eta herritar guztien bizi-baldintzen hobekuntza. 1978ko apirilaren 27an, Altsasuko Mahaia desegin eta Herri Batasuna (HB) koalizioa jaio zen.

Herritar Batasunaren ideia beti izan da oso presente ezker abertzalean, ezker abertzalea herritar batasun bat baita bere horretan; gai askoren inguruan ezberdin pentsatu baina adostasun gune indartsuak dauzkan herritarrena. Sortu alderdiak, esaterako, ez du Herritar Batasun gisa ikusten Sortu bera, EHB baizik (Euskal Herria Bildu – Euskal Herria Bai).

Beste Herritar Batasuna
Arg: Jagoba Manterola, Berria

Baina bada iritzi bera ez daukan jendea, eta gaur prentsaurrekoa eskaini dute Iruñean: Askatasunaren Bidean batzarrekoak, Eusko Ekintza alderdikoak eta Euskal Herriko Komunistak. Beraien jomuga Herritar Batasuna sortzea dela adierazi dute, independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea, birbatasuna, feminismoa eta ekologismoa helburu.

Hau da, Herritar Batasunaren izenean, bi Herritar Batasun izango ditugu.

Beste Herritar Batasuna

18 pentsamendu “Beste Herritar Batasuna”-ri buruz

  • Bai! Eta zenbat StarWars eko jarraitzaile biltzen diran 11 topaketetan. Pelikula hobea egiteko kapaz lirateke? Garapena falta zaio artikuloari, zein da mezua?

  • Zuhaitz Ordoki 2017-01-28 19:33

    Sortuk independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea, birbatasuna, feminismoa eta ekologismoa ditu helburu; Herritar Batasun baten existentzia ikusten du EHBn.
    Iniziatiba honek independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea, birbatasuna, feminismoa eta ekologismoa ditu helburu, eta hurbildu diren antolakundeen indar metaketan ikusten du Herritar Batasuna.
    Ezker abertzaletzat jo dezakegun mugimenduen barruan, bere historian lehen aldiz, Herritar Batasun bi daude. Malo.
    Batzuetan dena esan gabe iradokitzea aski izaten da, ondoren iruzkinetan garatzen baita guztia; bistan da zurekin ez dela nahiko.
    StarWarseko jarraitzaileek pelikula bat egiten duten egunean abisatu.

  • Sortuk independentzia helburu duenik zalantzan jartzen dut… Sortuk “erabakitzeko eskubidea” aldarrikatzen du. Sortuk dio independentzia ez dela eskubide bat. Sortuk dio EHren okupazio eta zapalkuntza babestea EHren sentsibilitate errespetagarri bat dela. Sortuk dio ez garela herri bat, hiru subjektu garela. Sortuk iparra aspaldi galdu du.

  • jeanbastida 2017-01-29 12:49

    Naffarroa Ossoa da ene patria. Joan bedi popatic harcerat aranismoaren ikurriña.

    • Gure aitona Intxortetan faxistek hil zuten, zuk aipatu “aranismoaren bandera”- pean borrakatzen.Eta ni harro nago. Doazela porkulo hartzera sekulan euskalduna izan ez zen erdi aroko kimera monarkiko baten nostalgikoak.

  • Sortuk Independentiza helburu duela dio, beste gauza da horretarako erabakitzeko eskubidean sakontzea hoberena dela ustea.
    Sortuk ez dio independentzia ez dela eskubide bat ezta 3 herri garela.
    Dio 3 administrazioetan banatuak gaudela (egi borobila) ta bakoitzaren erritmoak errespetatuko dituela (agian erratua egongo da baina ez dio 3 herri garenik).
    Nafarroako erreinua ez zun inoiz euskal lurralde guztiak bere gain izan, hemen euskalduntasuna ta beste herri bat zegoela mantendu dutenak euskaldunak izan dira, EH osokoak ez Nafar estatuen jarraitzaileak…
    Ikurriña euskaldun guztiek berea bezala hartutako ikurra da, berdin du nork sortu zun.
    Ta duela gutxikoa da Ikurriñari independentista batzuen eskutik egiten zaizkion irainak.
    Ez dut inoiz Ikurriña berea dela dion independentistarik, Nafar estatuaren ikurraz ezer txarrik esaten, ta horrela ez goaz inora.

    • jeanbastida 2017-01-31 18:58

      > Ez dut inoiz Ikurriña berea dela dion independentistarik, Nafar estatuaren ikurraz ezer txarrik esaten, ta horrela ez goaz inora.

      Vicitzan bethi da instant bat ceinetan aditzen diraden gauçac lehembicico aldiz.

      Nic badaquit norat noan: Naffarroa Ossorat. Berceac, ez daquit.

      Adeitsuqui,

      Jean

  • @Suagaar, Sortuk inplizituki esaten du independentzia ez dela eskubide bat, bozkatu egin behar dela baitio, eta aukera guztiak direla zilegi. Okupazioa ukatzen du beraz. Etsaiaren diskurtsoa guztiz asimilatua du.
    Eta gero Pernando Barrena dago, telebistan “independentzia ez da eskubide bat” esatera ausartu zen traidorea:
    https://youtu.be/IXGFUVspx_8

  • Gure herriarentzat, baita aranismoak baita ikurriñak gure historiaren azken menderako urte ilunak markatu dituzte.
    http://hamabost.net/categorias/noticias-flash/el-aranismo-colapso-2/

  • Niretzako independentzia eskubidea da, bakarrik indarrez gauzatu daitekeena ,eskubide dan heinean, ta indarrez diot ematen ez digutelako ta eskubide asko horrela lortu direlako.
    Baina EH burujabe bat izateko ,”demokratikoki” gauzatzeko, bozketa , erabakitzeko eskubidearen….(berdin zait ze izen jartzen diogun) alde egiten baduzu, besteek aukeratzen dutena ere zilegia dela erran behar dezu, bestela bakarrik baietz esan ahal bada, ez dalako galdeketarik.
    Beraz hor jada ez zan eskubidea izango.

    Semantika kontua dela uste dut, baina Sorturen itua Euskal Errepublika sozialista da ta hori diote.

    Ezin da guztiarekin ados egon.
    Otegik adibidez, Alemanian erran zun beraiek ez zirela nazionalistak (nazionalismoa izen txarra omen dulako Alemanian denak nazionalistak direnean) independentistak baizik.
    Ba nik Nazionalista naiz nazio baten parte naizen heinean ta independentista naiz ere.
    Ta Otegik ziona niretzako ez du ez hanka ta ez bururik, Alemanian, Frantzian…. ia denak nazionalistak direlako, baina batzuk Hitelerrekin lotu nahi dutenez…

    Sorturen helburua euskal errepublika burujabe ta sozialista da, ekologista, feminista…. Ta niretzako hori da kontatzen duna.

    Gauz askotan iritzi ezberdinak ditudala?Noski, baina muinean ados nago.

    Nafarroa ta EH izenekin berdina gertatzen zait, nik uste dut euskal errepublika konfederala sortu beharko genukeela 3 estatutan, Nafar Errepublika, Euskadiko errepublika (edo beste izen) ta Iparraldekoa.

    Izena EH izan beharko zuena, hori ez du erran nahi, jendeak Nafarroa deitu behar dela badio, asaldatuko nintzatekeenik, kontrakoa , euskal errepublika den heinean, niretzako ondo.
    Edo jendeak errepublika zentralista nahi badu ere, niregatik ados, euskal errepublika buruabe bada, gero beti egongo da abagunean aldaketak egiteko inor sudurra sartu gabe.
    Ta niretzako mugimendu berri hau ondo dago.
    Sortuk edo EHBilduk ezin dira ailegatu hiritar batzuengana, egin duten aldaketarengatik , beste koalizio batekin aurkezten direlako… Beraz Sortu ta EHBilduri ihes egiten dizkioten bozkak bereganatu ahal dezakela uste dut (baita Sortu edo Bilduren bozka batzuk) ta hori azkenean Euskal Errepublika sortzeko indar gehiago emango zigun.

    Bakarrik espero dut berien artean behintzat minimo batzuetan ados jartzea ta ez egotea bata besteari erasoka.

  • Herri bat desorekatua gara, iparrakin galduta, hezurretaraino kolonizatua.
    Artikulu hau irakurri ez gero hasi naiz konprenditzen zergaitik gaude egoera hontan.

    http://hamabost.net/categorias/noticias-flash/el-pueblo-vasco-bajo-el-imperialismo-2/

  • Eta nik iruzkintzen dut eraldaketa sozialerako, zein gatazka baretu eta desagertzeko zein geroko independentziarako lehenago populazio erdaldun guztia euskalduntzea dela. Horretan 15.000 lanpostu sortu beharra, 10 mila milioi euro batu edo mugitzearekin batera,10-12 urtetako epe batean, ikurrina, Nafarroako bandera, Arranoa zein Aro Berriaren ikurrarekin. Baina lehenago herritar erdaldun guztiak euskaldunduta. Gero gerokoa, Independentzia Nazionalerako botua ere. Gero arte.