Zinema euskaraz: Ballerina

Zinema euskaraz: Ballerina

Etzi helduko da “Ballerina” filma zinema aretoetara, euskaraz.

Eric Summerrek zuzendutako film frantziarra da “Ballerina”, Felicia protagonista duena. “Neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan”.

Azken urteotan Europan egin den animaziozko koprodukzio handienetakoa da “Ballerina”, eta orain arte estreinatu den herrialdeetan izugarrizko arrakasta izan du.

Laster jakinaraziko da pelikula zein aretok proiektatuko duen.

.

Zinema euskaraz: BallerinaZinema Euskaraz

Iaz 15 film bikoiztu zituen euskarara Zinema Euskaraz programak, eta 2017a ere martxa onean hasi du. Orain gutxi “ORM Elurretako Erresuman” pantailaratu zuen, eta aurki “Batman Lego filma” estreinatuko du, otsailaren 10ean.

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programa sendotzen ari da. Urrats kuantitatibo eta kualitatiboak eman ditu azken urteotan; euskarara bikoizten diren filmak gero eta gehiago izateaz aparte, hauen kalitateak gora egin du nabarmen. 2017an ere, zken urteotako ildoari jarraipena ematea da helburua. Modu honetan, Euskal Herriko haur eta gazteek zinemaz gozatzeko aukera daukate euren hizkuntzan, euskaraz, gaztelerazko bertsioak estreinatzen diren momentu berean.

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta FundaciĆ³n Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.