Euskal dantza balioan. Euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta.

MjY0NA==

SARRERA HITZAK:

HIZLARIAK:

GALDERA-ERANTZUNAK

HELBURUAK

Orokorra: Euskal dantza tradizionalaren formakuntza sustatzeko eta sendotzeko bideak aztertu. Mota horretako ikasketak egituratzearen egokitasunaz gogoeta egin, eta dantza tradizionalaren transmisio sistema egituratzen hasteko adostasun puntuak bildu. Zehatzagoak:

  • Euskal dantza tradizionalen ikasketa kurrikulumaren zirriborroa aurkeztu.
  • Gipuzkoako dantza irakasleen ezaugarri eta beharrei buruzko txostena aurkeztu.

NOR DA NOR

Sabin Bikandi: Goi mailako musika irakaslea eta Etnomusikologian Doktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat talde eta erakundetan aritu da irakasle edo/ta jotzaile moduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko dantza-maisua.

Oier Araolaza: (Elgoibar, 1972) Kazetaritza eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua, azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari da buru-belarri. www.dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gunea. 2008 urtetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren enkarguz Euskal dantza tradizionalen kurrikuluma lantzen ari da eta ondorio bezala Dantzan Ikasi egitasmoa eta ikastaroak jarri dira abian.

Irudia | GureGipuzkoa.net | Dantzariak © CC-BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús; Aranzadi Zientzia Elkartea. | Jesús Elósegui Irazusta | Creative Commons By SA

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola