Psicosisek 50 urte: eta zuk ez dakizu dena.

Hitchcockek ikuslea harritu egin nahi zuen Psicosisen. Hori zuen helburu bakar eta horretarako “suspentsea” behar zuen. Harritzea (sorpresa) eta suspensea eragitea ongi bereizten zituen zinema zuzendari famatuak. Sorpresa bi pertsona hitz egiten ari zirelarik bonba bat lehertzea omen zen eta suspensea aldiz, hitz egiten ari diren horien azpian, zinema zuzendariak lehertzera doan bonba bat erakustea dela zioen. Suspensea, thrillerraren maisuarentzat, ikuslea eszenan sartzea da.

 

http://www.youtube.com/watch?v=T1ENZr8yJRo

 

  • Badakizu, suspentsea mantentzeko, Hitchcockek Psicosis nobelaren ale guztiak erosiarazi zituela, inork pelikula nola amaitzen zen jakin ez zezan?
  • Badakizu, behin pelikula hasita, debekatuta zegoela zinema aretora sartzea? Iragarki hau jartzen zuten atearen kanpoaldean: “No one will be admitted to the theatre after the start of each performance,”
  • Badakizu, ikusleei pelikularen amaiera ez kontatzeko eskatzen zitzaiela? Aktoreek ere ez zutela ezer esango sinatu zuten kontratuan.
  • Psicosiseko dutxako eszena bi elementuk definitzen dute: bortxa eta biolinak. Filmea estreinatu zenez gero, biolin soinu hori izuarekin lotu da.
  • Badakizu zergatik egin zuten zuri beltzean? Bi arrazoigatik. Lehena zentsura gainditzea zen: zuri beltzean, bainerako odol guztia errazago disimulatuko zela pentsatu zuten (eta asmatu). Bigarren arrazoia ekonomikoa zen: merkeagoa zela.
  • Badakizu dutxako eszenan 70 plano daudela? Bakoitzak ez du 2 edo 3 segundu baino gehiago irauten. Plano azkar eta moztuekin, Hitchcockek odol, bortxa eta biluztasun sentipen harrigarria lortu zuen.
  • Pelikula aztertu izan duten liburuetan, akats bat aipatzen da. Eszena hori Janet Leighen gorpua hilurren dagoela amaitzen da. Nonbait, Leighen begiak ez daude dilatatuak eta pertsona bat hilurren dagoenean, begiak, muskulu guztiak bezala, dilatatu egiten omen zaizkio.
  • Janet Leighek kutxiloarekin erasotzen duten eszenako gorputza berea dela esan izan duen arren, Marli Renfro modeloarena zen. Plano batzuetan ez da Leighen aurpegia ikusten eta bikoitzarena da, kasu horietan, gorputza. Marli Renfrok 500 dolar jaso zituen eszena horrengatik eta bere izena ez da filmearen kredituetan agertzen.

 

Psychok gaur 50 urte bete ditu

Irudia | Psychok gaur 50 urte bete ditu | Alfred Hitchcock | LGPL