Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Etzi, urtarrilak 13, ORM Elurretako Erresuman (The Snow Queen 2)” helduko da zinema aretoetara, Zinema Euskaraz programaren urteko lehen filma:

“Elurretako Erregina garaitua izan da, eta hotz-egunak amaituta, trols-ak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da; baina atsekabetuta dago, Erregin maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako.

Orm-ek heroia izan nahi du, eta garaipenaren kontakizuna gezur txikiekin puzten hasten da eta bere burua eskaintzen du printzesa erreinutik libratzeko eta, bide batez, inoiz izan ez den heroia bihurtzeko. Elurretan barrena abiatzen da lagunekin abentura arriskutsuak bizitzera. Bidaian ohartuko da heroia izatea baino garrantzitsuagoa dela bere buruarekin eta lagunartearekin zintzo jokatzea, eta merezi duten pertsonen alde borrokatzea”.

.Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

Bederatzi aretotan:

  • Zugaza (Durango)
  • Multis (Bilbo)
  • Getxo
  • Yelmo boulevard (Gasteiz)
  • Yelmo Megapark (Barakaldo)
  • Cinesa Max Ocio (Barakaldo)
  • Dock (Portugalete)
  • Coliseo (Eibar)
  • Printzipe (Donostia)

.

Alexey Tsitsilin errusiarrak zuzendutako filma da Zineuskadik bultzatzen duen programaren aurtengo lehen filma; besteak beste “euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatzen duen” Zinema Euskaraz zikloak hamalau film aurkeztu zituen iaz.

Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

8 pentsamendu “Zinema euskaraz: ORM Elurretako Erresuman”-ri buruz

  • Euskarazko beste film bat Nafarroara iristen ez dena!
    Eta nola lor daitezke “Zinema euskaraz” programako filmak DVDan edo Internet bidezko alokairu bidez?

    • Kaixo! Iazko apirilean, filmazpit-ek eta zineuskadik atera zuten dvd katalogo bat, 30 filmekin, batzuk euskaraz bikoiztuak, besteak azpitituluekin euskaraz. Topatzeko klikatu “zineuskadi dvd katalogoa”.
      Bestalde, elkarrizketatxo interesgarri bat egin diote zineuskadiko koordinatzaileari zinea.eus atarikoek.

      Sarri arte!

  • Kaixo Naparroan!
    Bai, tristea da pelikula hauek (batzuk) ez iristea ez Nafarroa, ez Iparraldera. Baino kezkagarria da oso, ez iristea udal liburutegietara alokatu ahal izateko, zirkuituan luzarogoan ez egotea. Nik bilatu izan ditut batzuk, baina euskarazko bertsiorik gabe.

  • Bestalde, filmak piura ona dauka, eta poztekoa da geroz eta pelikula gehiago egotea euskaraz zinematan (umeentzako), eta, bikoizketan , ene ustetan, hobetu egin da.

    Sarri arte!

  • Kaixo, Ipuru!
    Bai, lehenbiziko filma (“Snow queen”) ona omen zen, eta estereotipo sexistak hausten omen zituen. Hala esan didate “Zinegabonak” zikloan ikusi zutenek.

  • Ep!
    Informazio hau ez da zuzena! Iruñeko Golem La Morean ere emanen dute!