Getariako baleari zein izen jarri (inkesta)
Getariako baleari nola deitu
Balea agertu zen atzo Getariako portuan, eta Lander Garrok eman du inork baino hobeto horrelakoetan gutariko bakoitzaren baitan pizten den zirrararen berri:
“Philip Hoareren ‘Leviathan (o la ballena)’ irakurtzen ari nintzen bart, E-k Facebooken ikusitako abixu baten berri eman zidanean, ba omen zebilela balea bat Getarian. Argazkia eta guzti zetorren posta, eta hura bizirik zegoela ageri zen. Banuen, liburua irakurri aurretik ere, baleekiko halako lilura, Hoarek berak liburuan azaltzen dituen arrazoiengatik (nik hitzez hitz idatziko nukeen liburua da Hoarerena): handitasunaren lilura, eta xalotasunaren errukia. Jantzi eta ziztuan Getariaruntz abiatu nintzen. Iritsitakoan, nire jakinmin bertsuak bultzatutako dozenaka lagun ikusi nituen Getariako moilan, denak ere baleak arnas hartzeko beta noiz eta non hartuko zain. Handik gutxira atera zuen bizkarra baleak, gugandik ehun bat metrora: kuffffffffff!”
.
(Irakurri kontakizun guztia HEMEN).
Bost tuitero joan ziran, Iphone banarekin #baleagetarian
— Nora Olazabal (@noratxo10) January 2, 2017
Harrez gero jende andana gerturatu da Getariara, balea ikusteko jakinminez, eta bideoz zein argazkiz bete dute sarea. Martin_Kitto-k, bere aldetik eta Twitter bidez, “Ze izen jarri beharko genioke Getariako baleari?” egin du itauna. Proposamen gehiago ere izan diren arren (Lagun, Bixigu, Rodolfo Balentino…), gutxi batzuk hautatu eta zuengana luzatuko dugu galdera…
.
No bale.
Getarian eta baliak tarteko, Katxapo dudarik gabe
Jatorrizko inkesta itxi da, eta hauek dira emaitzak:
% 36 Gareth Bale(a)
% 28 Balenziaga
% 28 Beste batzuk: Sagutxo, Bixigu, Lagun eta Rodolfo Balenziaga.
% 08 Elkano
Alegia, futbol kutsu handiegia dariola kontu honi…
Sorotan Bale
Balejandro
Katxarlote
Balentina
Burdin Balerioa