Txio Onena (urteko 51. astea)
Txio Onena (urteko 51. astea)
Amaitzear da urtea eta 51. astekoa da osatu dugun sorta, zazpikoa beharrean zortzikoa.
San Tomas egunetik Gabon egunera bitarteoak dira hautatutako txioak, abenduaren 21etik 25 era artekoak.
Beraz, gai bakarraren bueltakoak dira guzti-guztiak, Eguberrietakoak: Eguberrietako apaingarriak, San Tomas, Gabonetako loteria, Borboiaren diskurtsoa, Olentzeroren mintzoa (eta kantua) eta jaiotzak…
Aurreko asteko txioetara bueltatuta, Luhusoko atxiloketen harira Txerrenek idatzitakoa izan da bozkatuena, “Terrorismo diren gauzak: armagabetzea” (azpian duzue irakurgai).
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Santomaseko ferietako testigantza guztiak gaztelaniaz etb2n. Zer egin dezake etb2k euskararen alde? #txantxangorria
— leire narbaiza arizm (@txargain) December 21, 2016
Lasarteko errotonda honek Gabon zoriontsu eta falikoak opa dizkizue đŸ™‚ pic.twitter.com/9iXKqN4AAo
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) December 22, 2016
Olentzero erdaraz berba egiten entzuten badut, Baltasarrengana itzuliko naiz.
— Josu Goiko (@josu_goiko) December 22, 2016
Haurtzarotik barneratuta genituen gauza askori eman behar izan diogu gero ezetza. Loteriari, konparaziora
— karmen zabaleta (@kazabaleta) December 22, 2016
Euskaldun guziak loteriari begira omen… inguruan milaka dauzkat egiten denik ere ez dakitenak #EgoZentrismoa pic.twitter.com/HcnrPhyHai
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) December 22, 2016
Olentzero: urde tripahaundi, buruhaundi eta mozkor. Hori dena bota abesten eta gero erregaluak eskatu. Etzekitpa.
— MikelPagadi (@MikelPagadi) December 24, 2016
Nolanahi ere, nire ustez errege batek beti eraman behar luke koroa: eskiatzen, larrutan, komunean eta, jakina, telebistan
— Santi LeonĂ© (@ororostorm) December 24, 2016
Zarauzko jaiotzan, gaur:
[alaba]: Ama, begira! Tximeleta bat!
[ama]: Ez, maitea. Hori aingeru bat da…— Iker (@barnetx) December 24, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Terrorismo diren gauzak:
armagabetzea.— txerren (@txerren) December 16, 2016