Anchón Echevarriaren sketchek Intereconomia sutan jarri dute
“Herrialde honetako telebista kate libre eta plural bakarra ikusten ari naiz”, dio Anchón Echavarria Vaya Semanita saioko pertsonaiak Intereconomiari buruz. Baina kate “libre eta pluralari” ez dio graziarik egin ETBko saioak.
Intereconomiako saio batean Vaya Semanitako sketchak izan zituzten hizpide. Antonio Jimenezek Echavarria pertsonaiak Arzalluzen antza zuela esan zuen. “12etako mezetako peneuvista zaharrei, gero abortuaren alde bozkatzen duenei” gogorarazten ziela bota zuen.
Gainera, egoera larria dela iruditu zitzaien, kate publiko batean emititzen delako aipaturiko saioa. Agindua, “oraindik ETBn agintzen duen” EAJk ala PSEk emana ote zen ere galdetu zuten.
Hona hemen Anchón Echavarriaren hainbat pasarte:
Irudia | Anchón Echavarria pertsonaia | zz | Creative Commons By SA