Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?
Boko Harametik ala gosetetik bizirik iraun?
Duela gutxi Boko Haram talde yihadistaren inguruko albiste bat irakurri nuen. Bi neskatok euren burua leherarazi zuten Afrikako herri batean. Euren helburua gainera, ahalik eta jende gehien akabatzea zen. Harrigarria bada ere, badirudi neska horiek eta euren gurasoak muturreko erlijio ideiez konbentzitzea lortu zutela Boko Haram-eko jarraitzaileek. Horren harira, galdera hauek etorri zaizkit burura:
“Nork, ama ala aita izanik, imajina dezake bere 8 urteko alaba atentatu bat eragitera bidali dezakeela “giza bonba” balitz bezala?”
“Nola erlijio terrorista talde batek bahitu eta bortxa ditzake umeak haien aktibitate bortitzetan parte hartzera?”
Ezin sinetsi halakorik gure herrialdeetan. Bestalde, Boko Haram-i dagokionez, alde bateko informazioa dugu soilik. Zeintzuk dira erlijio talde hauen aldarrikapenak? Esaten digutenez, Islamaren interpretazio zorrotza egiten dute eta Sharia (islamaren legea) ezarri nahi dute Niger, Nigeria, Mali eta inguruko herrialdeetan.
Beste aldetik, zein dira Afrikako herri horietako biztanleen eskubideak edo, hobeto esanda, ba al dituzte eskubiderik? Jaio egiten direnetik ze helburu edo asmo dituzte bizitzara loturik izateko? Eta ze bizi mota eskaintzen die herriak edo inguruak?
Pentsa dezagun une batean 8 urteko alaba bat dugula, ezin elikatu, bizitzeko oinarrizko beharrak ezin ditugula eskuratu eta aukera gutxi egoera mugatu batetik ateratzeko ez garela gai. Are gehiago, inguruko giro gatazkatsuak ez dira batere lagungarriak eta islamiar erradikalek haien boterea erabiliz biztanleak izutzen eta beldurtzen dituzte.
Gizartearen helburuak ziur nago nahiko antzekoak izango direla haien bizitzaren gudari aurre egiteko: haien bizitzaren oinarriak hobetzea eta bizitzeko oinarrizko elikagaiak, osasuna eta heziketa izatea.
Baina esaten genuen bezala, botereak duintasuna edo giza ahultasuna herritarrak erasotzera darama. Talde terrorista batzuek giza joerarekin jolasten omen dute horretarako.
Horrelakoak izaten ditugu azkenaldi honetan Afrikako Herrialde batzuetan, batez ere Nigerian. Ama batek Boko Harametik bizirik iraun dezake, baina ez agian gosetetik.
Kawu Ashe deituriko emakume batek bazekien bere semearekin alde egin behar zuela. Duela bi urte, bere senarra, abeltzaina, hil egin zuten eta orain Boko Haramekoek bere bi urteko umea haientzat behar dutela baieztatzen zuten. Kawu Ashek bazekien azkar eta gelditu barik bere bizilekutik alde egin behar zuela. 9 ordu basotik korrika ibili zen bere beste bi seme-alabekin eta ahizpa batekin. Leku ziur batera heldu zirenean, beste mehatxuei aurre egiteko beharra zuen bertan, ahuleriari eta goseteari. Hortik nola irten ere?
Halako erabakia har zezaketen 8 urteko bi alaben gurasoek inmolatzera behartuz umea gosetetik alde egiteko? Aukera hau planteagarria al da?
Nik beti pentsatu dut munduan erlijioa existitzeko arrazoi nagusiak bi zirela: batetik ezjakintasuna eta bestetik beldurra. Europan, gizarteak erlijioa gainditu du edo gainditze bidean dago.
Islama sendo dabil kontinente hartan. Antza denez, antzinean, Islama gameluak ibili zitezkeen lurretara hedatu zen. Gaur egun baldintza hori ez da esanguratsua. Boko Haram edo ISIS bezalako krudelkeria eta basakeria onartezina da. Espero dezagun euren fanatismoa Europan hedatzen jarraitu ez dadin.
Errespetoarekin bizi dezakegu nazioartekotze mundu honetan, baina ze esperantza mota uzten diegu gure etorkizuneko belaunaldiei?
Eta halako gogoeta eginez, … galdetzen diot neure buruari….
Zer egin dezaket nik zentzuzko mundu bat izateko?
Aste honetan bertan, gurasoek alaba txikiak Allah-ren izenean heriotzara bidalitakoak:http://www.dailymail.co.uk/news/article-4054312/Jihadi-parents-teach-young-daughters-suicide-bombers-kiss-goodbye-startling-footage-shortly-seven-year-old-walked-Damascus-police-station-blown-remote-detonator.html