Kiniela asmatuta 274 euro eraman

Kiniela asmatu eta 274,29 euro irabazi! Sekula halakorik! Horixe gertatu da maiatzeko azken asteburuko apustuan. 3.400 apustuk asmatu dituzte kinielako 14 emaitzak eta aste horretan bildutako 5.400.000 euroak banatuta, 300 euro baino gutxiagoko irabazi geratu zaie asmatzaileei.

Apustua

Lehen mailako ligarik ez zenez, Munduko Koparako prestaketak egiten ari diren taldeen lagun arteko partidak eta bigarren mailakoak jasotzen zituen apustuak. Analistek hor jarri dute azpimarra irabazleen diru urria aipatzerako orduan.

Datorren asteko apustuan, irabazle bakarra izango balitz, 1,6 milioi euro irabaziko lituzkeela zabaldu du Espainiako Loteria eta Apustuen erakundeak.

Quiniela asmatu eta 274 euro eraman: hau marka!

Irudia | Quiniela asmatu eta 274 euro eraman: hau marka! | Ezezaguna | LGPL